euskaraz.net
Donostia auzoka: Herrera

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 59 2002/12 »  Donostia auzoka: Herrera










Donostia Auzoka Ibaeta

***




Herrerako San Luis Plaza haurrek apainduta



Festak zirela eta, auzoko neska-mutilek plazako horma margotzen lagundu zuten

       

Gure auzoko jaiak, Herrerako San Luis festak, ekainaren 21ean ospatzen dira. Garai horretan festa giroa izaten da, eta barraka eta joko ugari izaten da haurrak dibertitzeko asmoz.

Ohitura denez, Jai Batzordeko gazteak eskolaz eskola ibiltzen dira ikasleen laguntza eske. Baina, nola lagundu? Betidanik, ekaina hasieran, eskoletako haurren marrazkiak eskatu izan dituzte, ondoren plazan marrazki erakusketa antolatzeko. Aurtengo jaietan, beraz,urtero egiten duten bezala, eskoletako marrazkiak bildu zituzten. Baina, oraingo honetan, helburua ez zen erakusketa bat egitea, San Luis plazako horma margotzea baizik. Alegia, asmoa plazako pareta haurrek egindako marrazkiz betetzea zen.

Esan eta egin. Haurrek eskolan marrazkiak egin zituzten, Jai Batzordekoek denak bildu eta San Luis eguna heldu zenean auzoko neska-mutilak marrazki horiek horman egiteko elkartu ziren plazan. Gaztetxoenek behealdea margotu zuten eta nagusiagoek, goialdea, eskailera barne. Hura bai ideia ona Jai Batzordekoek izandakoa!

Artelan ikaragarri hori egiteko, material ugari erabili behar izan zituzten: pintzelak, margo poteak, urez betetako ontziak... Gustura eta pazientziaz ibili ziren auzokideak horma oso-osorik margotu arte.

Pertsonaia ospetsuen aipamenak ere ez ziren falta izan Herrerako plazako horman: Realaren aldeko esaldiak, Iñurrategi anaien markak, eta nola ez, gure buruhandirik maitatuarenak: Olentzero.

Bukatu ondoren, Jai Batzordekoek txokolate jatea eskaini zieten haurrei eta hauek oso gustura hartu zuten gonbitea. Indarberritzeko bizkotxoa jateko aukera ere izan zen!

Beraz, gure esker ona adierazi nahi diegu antolatzaileei: lanak merezi izan du, aurrera jarraitu eta datorren urtean gehiago.