euskaraz.net
Elkarrizketa Gaztelumendi

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 59 2002/12 »  Elkarrizketa Gaztelumendi








Elkarrizketa

***




“Bat bateko bertsoak nahiago ditugu”





Unai eta Beñat Gaztelumendi Añorgako bertsolari gazteenga-na joan gara elkarrizketa egi-tera. Dakizuenez, Gaztelumen-ditarrek dagoeneko sari mordoa eskuratu dute bertsotan eta beraiengana inguratu gara jakin-minez.

Nondik datorkizue bertsotarako grina?

Familiatik datorkigu. Txikiak ginela, aitak gu bertsotan zaletzea nahi zuen eta Txirritaren bertso zaharrak irakasten hasi zitzaigun. Gero, berriz, Usurbilgo bertso eskolan hasi ginen.

Zenbat bertso eskolatan ibili zarete? Zeintzutan?

Igeldoko bertso-eskolan, Luberri-Santo Tomasekoan eta Hernanikoan.

Noiz hartu zenuten parte lehendabizikoz Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan?

Idatziz 3. mailan eta bat batean duela lau bat urte.

Nola prestatzen zarete txapelketetarako?

Hernaniko bertso eskolak antolatuta, Zumaiara joaten gara udalekuetara eta han kontzentrazio gisako bat egiten dugu. Txapelketa baino aste bat lehenago jakinarazten digute zer ariketa egin behar ditugun eta etxean entrenatzen gara.

Zer sentitzen da txapela buru gainean jartzean?

Poza. Urte osoan egindako lanak fruitua eman duela konturatzen zara eta burutik izen asko pasatzen zaizkizu: lagunak, gurasoak...

Zer nahiago duzue bertso papera ala bat batekoa?

Guk bat batekoak nahiago ditugu. Idatzizkoan, ordea, orduak eta orduak pasatzen dira, bertso sakonagoak egiten dira. Jendeak uste du bat batekoan urduri jartzen zarela, baina idatzizkoan ere zure burua papera aurrean ikusteak urduritasuna sortzen du.

Zer gomendatuko zeniekete bertsotan hasi berri diren gaztetxoei?

Lasai hartzeko gauzak, inportanteena ondo pasatzea dela eta ez txapelketa irabaztea; Everest ezin baita igo Erniora iritsi gabe.





Motzean


Kolore bat?
Janari bat?
Herri bat?
Desio bat?

Klase bat?
Kirol bat?
Bertsolari bat?
BEÑAT:

Berdea
Txuleta
Añorga
N-1 kentzea

Euskara
Txirrindularitza
Sarasua eta Irazu
UNAI:

Zuria, gorria eta berdea
Txuleta eder bat
Añorga
Hurrengo txapelketan anaiari irabaztea
Jolas-ordua
Pilota
Joxe Agirre eta Irazu