euskaraz.net
Elkarrizketa Arzak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 59 2002/12 »  Elkarrizketa Arzak



Elkarrizketa: Arzak

***


“Ondoen sukaldean nago”



Juan Mari Arzak Euskal Herriko sukaldari famatuenetako bat da. Intxaurrondoko “Vinagre” gainan dago Arzak jatetxea. Txikitatik ibili da eltze artean.

Noiz hasi zinen sukaldari lanetan?

1897. urtean aitonak etxe hau egin zuen. Ni hemen jaio nintzen, “Vinagre” kalean, eta etxe honetan hazi nintzen. Betidanik egon naiz hemen, ikasten eta amari laguntzen, bederatzi urte nituela aita hil zen eta. Sukaldari profesional gisa batxilergoa amaituta hasi nintzen. Ez nekien sukaldaria izango nintzenik. Baina, bizitzan lanbide gustukoa izatea garrantzitsua da.


Gogorra al da lanbide hau?

Sukaldari izatea oso gogorra da, erantzukizun handia duzulako, baino badira lanbide gogorragoak. Lanbide hau ez dut diruagatik egiten, gustatzen zaidalako baizik.Ikastaroak ematen dituzu? Euskal Herriko Etxe Gastronomikoan sukaldari guztiok parte hartzen dugu eta han ikastaroak ematen ditugu. Deitzen banaute, irakatsi egiten dut.

Denbora asko ematen al duzu lanean?

Bizitza osoa. Lanak uzten didan bakoitzean, beste gauza batzuk egiten ditut, baina ezin zaio lana deitu nik egiten dudanari, asko gustatzen zaidalako. Ni hemen gustura nago; zineman bezala edo beste leku batean bezala, eta ez zait axola egun osoa sukaldean pasatzea. Finean, ondoen nagoen lekua hauxe da, sukaldea.

Zein aholku emango zenioke sukaldari hasiberri bati?

Nik beti gauza bera esaten dut: gustukoa izan behar duela, eta beti entzun eta ikasi behar duela. Benetan ez bazaio gustatzen, hobe du beste zerbait egitea, bestela, oso gogorra baita.

Zure familia ados dago zure lanarekin?

Bai, nire familiak beti egin du lan sukaldaritzan. Orain, nire alaba Elenak nirekin lan egiten du, eta besteak, Guggenheimen.Askotan parte hartu duzu lehiaketetan?

Askotan izan naiz, batez ere epaile bezala: Munduko Sukaldari Lehiaketako epaile, Idiazabalgo Gazta Txapelketako epaile...

Zein da gustukoen duzun platera

Niri gauza asko gustatzen zaizkit. Haien artean, txipiroiak tintan, txori txikiak eta kabiarra aipatuko nituzke, besteak beste. Eguneroko plateren artean, oso gustuko ditut arrautza frijituak piper gorriekin.

Etorkizunean sukaldaritzan jarraitzea espero duzu?

Nik ez dut erretiratu nahi, lanbide hau ikaragarri gustatzen zaidalako. Baina egia da egoera fisikoak uzten ez badizu, ezin duzula jarraitu. Lehengo egunean Guggenheimen egon nintzen alabarekin, eta han bazeuden bi koadro Picassorena bata eta Kandinskyrena, bestea; Kandiskyk obrarik onena 80 urterekin egin zuen, eta Picassok ere beste hainbeste. Atera kontuak!