euskaraz.net
Entzundakoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 59 2002/12 »  Entzundakoak





Entzundakoak

***



David Bisbal

Ave Maria
Ketchup

Las hijas del tomate
Marta Sanchez

Soy yo
Joan den udaberrian, “Operacion Triunfo”-n parte hartu eta gero, David Bisbalek lehen diskoa kaleratu zuen. Diskoa pop estilokoa da eta “Corazón latino” eta “Ave Maria” dira abesti arrakastatsuenak. “Ave Maria” abestian maiteminduta dagoen mutil baten sentimenduak islatzen dira. Abestia polita eta oso dantzagarria da, eta behin baino gehiagotan zenbait irratitako musika saioetako lehenengo postuetan egon da. David Bisbali buruzko zer edo zer jakin nahi izanez gero, bere web orrialdea ikusi besterik ez duzu (www.davidbisbal.es).

Steven eta Sergio
Muñoz ahizpek osatzen dute Ketchup taldea eta “Las hijas del tomate” lehen diskoa kaleratu dute aurten. “Asereje” udan gehien entzun dugun abestiaetako bat izan da eta Susan Hill Gagen-en rap baten egokitzapena da. Lucia, Lola eta Pilar flamenko munduan oso ezaguna den Tomatito-ren alabak dira eta lehen disko honekin, arrakasta izugarria lortu dute bai Espainian eta baita Hego Amerikan ere: 100.000tik gora ale saldu dituzte eta hortaz, Platinozko Diskoa jaso dute. Ez dakizula oraindik “Asereje” abestiaren letra? Bada, hemen duzu: “Asereje, ja, deje dejebe tude jebere seibiunouba majabi an de bugi an de buididipi”.

Leire, Noemi eta Eli
Marta Sanchezek “Soy yo” titulupeko diskoa kaleratu berri du Music Records diskoetxearekin. 36 urteko abeslari madrildarrak urte asko daramatza musika munduan. 19 urte besterik ez zituela hasi zen abesten Ole-Ole taldean. 1993an Ole Ole utzi eta bakarka abesten hasi zen. “Soy yo” diskoa bakarka egindako bosgarrena da. Abeslari madrildarrak hiru urte igaro ditu disko berri honen 13 abestiak grabatzen. Hona hemen abestien zerrenda: “En tus brazos”, “Amor cobardes”, “Noche tras día”, “Como un ángel”, “Socorro”, “Encontrándome”, “Si crees en mi”, “No te quiero más”, “Tal vez fuiste tú”, “El país de nunca jamás”, “Soy yo”, “Secretos” eta “Sigo intentando”.

Laura, Estefanía, Verónica, Irati eta Beatriz