|
Erreportajea
***
|
Donostiako
Zinemaldia
|
|
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak 50. ur-teurrena bete du. Gure hirian errotutako eki-men honen historiari errepasoa egiteko au-kera aproposa da. 1953an hamar merkatarik I. Zinema Astea sortu zuten. Ekimenaren helburua ez zen kulturala, ez artistikoa, turistikoa baizik. Turistak erakarri nahi ziren, merkataritza etekinak igotzeko. Zenbait ekintza egin ondoren, zinemaldi ikaragarri bat abiaraztea zen helburua, baina Donostiako erakunde ofizialetan, Udaletik hasita eta Merkataritza Ganbararaino, inork ere ez zuen ekimenean sinistu. Dena dela, merkatariek ez zuten etsi. Dendariok Gipuzkoako sindikatuaren ordezkariarekin elkartu ziren, Servando Sánchez Egibarrekin, alegia, eta hari Donostian zine astea antolatzea ideia ona iruditu zitzaion. Beraz, Madrilen derrigorrezko kontsultak egin ondoren, baimena eman zitzaien.
Merkatariek lehiaketa bat egin zuten eta hamar pertsonez osatutako batzorde eragilea sortu zen. Horietatik batzuk Madrilera joan ziren Espainiako Sindicato Nacional del Espectaculo erakundeari egitasmoa erakustera. Bertan begi onez hartu zuten ekimena eta batzar hartan, Donostiako lehendabiziko zinemaldia 1953ko irailaren 21etik 27ra izango zela erabaki zuten. 1953ko irailaren 21ean, Victoria Eugenia antzokian, Donostiako I. Nazioarteko Zine Astea inauguratu zen eta bertan, Espainiako aktore ospetsu batzuk izan ziren. Arrakastaren ondorioz, berriz egitea erabaki zuten.Miguel Etxarriren txanda 1967a erabakigarria izan zen Donostiako Zinemaldiarentzat. Miguel Etxarri izendatu zuten zuzendari. Miguelek Donostiako lehiaketari haize berria eman zion. Hamar urtez arduratu zen Zinemaldiaz: 1978an hil zen, eta urte bat lehenago utzi zuen zuzendaritza.
Etxarriren garaian kutsu komertziala nagusi izan zen. Hamarkada horretan, Amerikako zineak urrezko lau sari eta zilarrezko hiru jaso zituen. Gainera, urtero zuzendari bati omenaldia egin zitzaion eta haren filmografia bildu zen.
Garai hartan, zuzendari ospetsu batzuk etorri ziren: Josef Von Sternberg, Fritz Lang, King Vidor, Howard Hawks, Rouben Mamoulian, Nicholas Ray, Orson Welles, Steven Spielberg eta Ford Coppola. Baita aktore asko ere: Elizabeth Taylor, Richard Burton, Monica Vitti, Debora Kerr, Glenda Jackson eta abar.
1977an Zinemaldiak 25 urte bete zituen eta Luis Gascak Zinemaldi ikusgarria antolatzea lortu zuen. 1977ko berrikuntzen artean, euskal egileen zikloa aipatu behar da. Bertan hainbat film aurkeztu ziren.
Diego Galanen berrikuntza aroa
1984. urtean, berriz, zuzendari berria jarri zuten, Zinematografiako zuzendari nagusi izandako Carlos Gorta. Baina, Gortak ez zuen maila gorenik lortu. Beraz, Diego Galan buru, trantsizio taldea sortu zen. Diego Galanek zenbait gauza aldatu zituen eta, bere ideia berriekin, Zinemaldia egonkortzen hasi zen. Esaterako, Anoetako Belodromoan areto handia egokitu zen, 450 metro karratuko pantailan 4.500 lagunek filmak ikusteko aukera izan zezaten.
Diego lau urtez egon zen ordezkaritza nagusian eta horiexek dira zinemaldiaren urte oparo eta originalenak. 1990ean Diegok, arazo pertsonal eta profesionalengatik, postua utzi behar izan zuen.
Zinemaldia elkarteanonimo bihurtuta
Urte askotan dirulaguntza ofizialez eta pribatuez finantzatu eta gero, Zinemaldia elkarte anonimo bihurtu zen. Lau bazkide zituen: Donostiako Udala, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Erakundea.
Sail Ofiziala
Urrezko Maskorra jasotzeko hautagaiak biltzen ditu sail honek, eta herrialde ezberdinetako zinemaren erakusleiho bikaina izan ohi da. Mundu osoan sortzen ari den zinemaren erakusleiho honek genero ugariez gozatzeko aukera eskaintzen du, halaber. Azken edizioan Wim Wenders zinegilea sail honetako epaimahaiburua izan da.
Zabaltegi
Sail honek, adierazpen anitzen bitartez, zinemaz eta errealitateaz begirada ezberdinak erakusten dituzten filmak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Gailurra atalak, berriz, Sundancen, Berlinen eta Cannesen aurkeztuko film nabarmenak bildu ohi ditu.
Michael Powell
Powellen filmografia bildu du aurtengo Zinemaldiak. Bakarka edo Pressburgerrekin batera zuzendutako lanek osatuta, film bikainez josita dago bere filmografia. Atzera begirako honek Powellen film asko berreskuratzeko eta ezkutuan zeuden beste batzuk erakusteko aukera eskaini du aurten.
50eko 50a
Zinemaldiaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu da aurten ziklo berezi hau. 1950eko hamarkadako berrogeita hamar film bildu dira bertan. Munduko zinegintza guztietako film garrantzitsuak izan dira denak, eta horietako askok arrazoi bategatik edo besteagatik Zinemaldiarekin lotura berezia dute.
|