euskaraz.net
Koldo Mitxelena Saria

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 59 2002/12 »  Koldo Mitxelena Saria





Donostia Auzoka

**



Koldo Mitxelena Sariaren hamalaugarren urtea







Euskararen Udal Patro-natuak antolatutako Koldo Mitxelena Donos-tiako Eskolarteko Lite-ratur Lehiaketaren hamalaugarren edizioa abian da. Lanak aurkezteko epea 2003ko martxoaren 11-n amai-tuko da. Beraz, ordenadoreak, boligrafoak edo arkatzak hartu eta bertsoak, olerkiak, ipuinak, gutunak edota komikiak osatuz, istorioak sortzen hasteko garaia iritsi zaigu.

Oinarriak laster banatuko dira ikastetxe guztietan. Dena dela, guk oinarrien baldintza nagusiak azalduko dizkizuegu. Ikasleok honako modalitateetan parte hartzeko aukera izango dugu: komikia, olerkia, ipuina, bertso papera eta gutun idazketa. Adinaren arabera, sei kategoriatan banatzen da lehiaketa: Lehen Hezkuntzako lehen zikloa (6-8 urte); Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-10 urte); Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12); Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa (12-14 urte); Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa (14-16 urte); LOGSE Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa (16-18 urte).



Epaimahaia honako idazle eta adituek osatuko dute: Mariasun Landa idazlea, Pello Añorga ipuin egile eta kontalaria, Joxerra Garzia idazle eta bertso aditua, Inazio Mujika idazlea, Antton Olariaga komikigilea eta Marijose Olaziregi literatura kritikoa.

Eskolarteko lehiaketa hau A, B eta D ereduetan Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikasten ari diren ikasleei zuzendua dago eta orain arteko hamahiru edizioetan ia 9.000 haur eta gaztek hartu dute parte.

Horregatik, iazko sari banaketa ekitaldian omenaldi txiki bat egin zitzaien guztiei, besteak beste, lehiaketan aurkeztutako ipuinekin liburuxka bat argitaratuz.



XIII. edizioaren arrakasta



Aurreko edizioan 1.077 ikaslek parte hartu zuten lehiaketan. Sari banaketa ekainaren 1ean egin zen Udaletxeko Pleno aretoan, Andoni Aizpuru kazetaria aurkezle zela. Ordenadoreak, bideo jokoak, musika kateak, argazki makinak eta idazteko lumak izan ziren, besteak beste, irabazleei banatutako sariak. Hauez gain, parte hartzaile guztiek izan zuten hainbat oroigarri jasotzeko aukera: liburua, agenda…

Aurtengo sari emate ekitaldia maiatzaren azken astebururako edo ekainaren lehenerako aurreikusia dago, eta irabazleek jasoko dituzten sariez gain, parte hartzaile guztiei oroigarriren bat emango zaie, aurreko urteetan bezalaxe.