 |
|
 |
 |
|
TXISTE KOTARI
***
Zerria erosi duela kontatu dio emakume batek lehengusuari. Zerria logelan duela eta ohe azpian lo egiten duela azaldu dio:
- Eta kiratsarekin, zer? – galdetu dio lehengusuak txundituta.
- A, niri bost axola! Hor konpon zerria! Ohituko dun!
Bidaiari bat, ibilaldi luzeagatik zikin-zikin, hoteleko sarrerako mahaira iritsi da eta galdetu du:
- Ba al duzu bainua duen logelarik?
- Bai. Guk logela emango dizugu eta bainua zeuk hartu beharko duzu.
Bixenta, ahoa zabalik duzu!
- Bai, badakit, neuk zabaldu dut eta.
Emakume bat ahate batekin dago eta gazte batek esan dio:
- Nora zoaz zerri horrekin?
- Barka, baina hau ez da zerria- erantzun dio emakumeak.
- Zu, ixo! Ni ahatearekin hitz egiten ari nintzen eta.
Alabak aitari:
- Aita, aita! Ikus al dezaket telebista?
- Bai, baina, piztu ez.
Mozkorren arteko kontuak:
- Ba al dakizu zein ordu den?
- Bai, badakit.
- A, eskerrik asko!
Zein astoago?
Ugazabak eta morroiak soroan belar txarrak kentzen dihardutela, belar bat eskuetan hartuta esan dio ugazabak morroiari:
- Aizu, ba al dakizu hau zein belar mota den?
- Ez –dio morroiak.
- A! Kaikua halakoa. Astoak ere badaki eta.
Handik gutxira, txanda hartuta, morroiak dio:
- Aizu, ugazaba; eta zuk ezagutzen al duzu belar hau?
- Tira, tira, ezagutuko ez dut ba; bai horixe.
- Orduan, zu zara astoa.
Harrez gero ez zen giro izan bien arteko hartu-emanetan.
Itsasoko ur gazia
Semeak amari:
- Ama, itsasoko ura zergatik da hain gazia?
- Baina, ez al dakizu itsasoko ura zerk gazitzen duen?
- Ez.
- Ezetz? Tira, tira, gezurra dirudi, hainbeste denboran eskolan ibili ondoren, horrenbeste ez jakitea. Bakailaoak, mutil, han bizi den bakailaoak!
Kontuz...!
- Hi, Jeronimo, hurrengoan andrearekin laztanka habilenean, leiho ondotik erretiratu, auzoan barregarri izaterik nahi ez baduk, behintzat. Zeren, atzo, afal orduan, andrea eta biok lotsatu ere egin gintuan, zuei begira.
- Baina, norekin diharduk? Atzo etxetik kanpora ibili ninduan.
Bietara konforme
Errege bezpera zen. Umea negar batean zegoen eta aitak, isilarazteko:
- Isil zaitez. Ume negartiei erregeek ez diete panpinarik ere ekartzen, eta negarrez jarraitzen baduzu, ez dira erregeak etorriko.
- Ez zait axola. Andereñoak esan zidan eskolara ez joateko erregeak pasatu arte, eta pasatzen ez badira, eskolara joan beharrik ez.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |