“The Ring”
Datuak
Zuzendaria: Gore Verbinski
Aktoreak: Naomi Watts, Martin Henderson, Brian Cox, David Dorfman, Lindsay Frost, Jane Alexander, Amber Tamblyn, Rachaek Bella, Daveigh Chase, Shannon Cochran eta Sandra Thigpen
AEB
Iraupena: 109 minutu
Argudioa: Katie mutil lagunarekin mendi bateko etxetxo batean gaua pasatzera doa, eta han bideo bat ikusiko dute. Bideo hori bukatzerakoan, telefono dei bat jasoko dute, zazpi egun barru hilko direla esanez, eta halaxe gertatuko da. Katiren izeba heriotzak ikertzen hasi eta bideo hori bilatzen ahaleginduko da. Aurkitzen duenean ikusi egingo du, eta berari ere deitu egingo diote hilko dela esanez.
Pelikulan zazpi egunetan egiten dituen gauzak agertzen dira. Bideoko irudiak kaletik ikusten ditu. Bukaera jakin nahi baduzue, ikus ezazue filma.
|
"Harry Potter eta sekretuen ganbara"
Datuak
Zuzendaria: Chris Colombus
AEB
Iraupena: 161 minutu
Argudioa: Harry Potter 13 urteko magoa da eta horregatik, magia eskola batera joaten da, Hogwarts-era, hain zuzen. Han asko ikasten du bere lagunekin, Hermionekin eta Ronekin.
Eskolan, ordea, gertakizun misteriotsu askotan parte hartuko du bere lagunekin eta Ron-en arreba txikiarekin, Ginnyrekin.
Duela 50 urte Sekretuen Ganbera ireki zuten, eta horrek hildakoak eta zaurituak eragin zituen. Aurten ere ireki dute, baina oraingoan zaurituak besterik ez ditu eragin. Ginny-k eguneroko bat aurkituko du eta bertan, bere sentimenduak idatziko ditu, baina norbaitek idatzitakoa irakurriko du. Ezkutuko irakurle hau aspaldian Sekretuen Ganbera ireki zuena da.
|
“El señor de los anillos: las dos torres”
Datuak
Zuzendaria: Peter Jackson
Protagonistak: Elijah Wood, Ian Mckellen, Orlando Bloom, Viggo Mortensen, John Rhys-Davies eta Sean Astin
Zeelanda Berria, AEB
Iraupena: 179minutu
Argudioa: Pelikula honetan, Frodok eta bere lagun Sam-ek eraztuna erre behar dute sumendi batean, eta Smeagol izeneko izaki batek bidea erakutsiko die. Legolas, Aragorn, Gimli eta Gandalf Rohan-era iritsiko dira, baina Théoden erregea sorginduta dago. Hau ikustean, Gandalfek sorginkeria kendu eta Sarumanen armadaren aurka borrokatzen lagunduko diete. Bien btartean, Merry eta Pippin, bi hobbit gazteak, borrokara doaz. Sam, Frodo eta Smeagol-ek beren bidea jarraituko dute eta Gandalfek beste armada bat eramango du borrokara, irabazi ahal izateko.
|