Bi egun pasatuta
eskolaz aparte
pozik ibili gara
igandera arte
astelehen goizek aje
ugari dakarte
horrela pasatuak
gara zortzi urte
amarentzat bai poza
guretzako kalte.
Goizean goiz jarrita
liburuak prestu
autobusa hartzen dut
larri eta juxtu
fisikako klasean
gerade trakestu
irakasleak hartzen
gaitularik estu
guretzat astelehenak
bentajarik eztu.
Doinua: Antton eta Maria
Daniel Goikoetxea
|
Goizean jaiki eta
ohea egin beharra
kontuz ibili behar dut
delako hau zaharra
komunean kendu dut
begiko zakarra
ikastola joan ta
jartzen naiz kaxkarra.
Ikastola joan ta
gora pertsianak
hori egin ondoren
egin behar lanak
anderñok lepoan
jartzen ditu lanak
dibertittu egiten
gara altxatuz gonak.
Doinua: Neska zahar bat tentatzen
Itziar Elizondo
|
Ikastola hasi da
ai!, nolako pena,
gelan sartzerakoan
izan naiz azkena.
Euskarako maisua
haserre da dena,
a! Nolako txinparta
andereñoarena;
egunikan txarrena
dugu astelehena.
Igande ondotikan
astelehena dator,
nire maisuak dio:
“ekar lanak bizkor”.
Nik egin gabe ditut
bada hamaika zigor,
maisua dator eta
gaur nahiko gogor;
hori ez gertatzeko
aingerua betor.
Doinua: Bizkaiko txerriari...
Ramon Salaberria
|