euskaraz.net
Donostia auzoka: Ibaeta

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 61 2003/03 »  Donostia auzoka: Ibaeta

***





Jaiak Ibaetan



Martxoaren 1ean, Aingeru zaindariaren egunean, Ibaetako jaiak hasi ziren. Suziriak eman die hasiera, hainbeste aldatu den auzo honetako jaiei. Auzoko jendea eta inguruko auzoetatik etorritakoa bildu da santuaren ermitaren inguruan eta edadetuek azken urteetan inguru hauek izan dituzten aldaketak aipatu dituzte.






Duela urte batzuk autopistak auzoko bi gune garrantzitsuenak zatitu zituen, Ilarra Berri eta Zumalakarregiko etxeak. Erriberan jarritako enpresek onura ekarri diete auzoko tabernei eta jatetxeei. Antigua aldera, fakultateak eraiki dituzte. Etxebizitza ugari ere egin dituzte. Lehenengo Loreako etxeak izan ziren, geroxeago Berio eta bukatzeko Errotaburuko auzoa. Beraz, azken urteotan Ibaetako biztanleak asko hazi dira.

Garai batean, ordea, nekazal auzoa zen. Jendea goiz jeikitzen zen nekazal produktuak hirian saltzera eramateko edo esnea banatzeko. Igarako ubideak bertako zerrategiak eta errotak martxan jartzen laguntzen zuen. Auzoko bizitza soziala sagardotegietako kupel artean egiten zen. Igarako zati handi bat urez estalita zegoen: badirudi, XVII. mendean, orain Portu-Etxe baserrian dagoen lekuan, Donostiako portua egiteko proiektu bat ere egon zela.
Jaietako

egitaraua


Martxoak 7, ostirala

17:30 tan-Txaranga Txokolatada
18:00 tan -Buruhandiak
19:00tan-Karaokea
22:30 etan-Dantzaldia
01:00 tan-Arraultza jaurtiketa,.....

Martxoak 8, larunbata

11:00tan-Haur jolasak
- Pintura lehiaketa
- Zinta lasterketa
16:30 tan-Antzerkia
18:00tan-Txaranga
- Buruhandiak
18:30tan-Txokolatada
20:30 etan-Herri afaria
22:30 etan-Dantzaldia
01:30 etan-Zinta lasterketa

Martxoak 9 igandea

09:00tan-Diana dultzaineroak
10:00 tan-Haur krosa
10:30 tan-Toka eta bote lehiaketa
12:00 tan-Auzoko hildakoen aldeko meza
12:30 tan-Sagardo dastaketa
13:00 tan-Tortila lehiaketa
16:30 tan-Euskal dantzak
17:00tan-Mus txapelketa
17:30 tan-Soka tira eta herri kirolen erakustaldia.
19:00tan-dantzaldia
21:00-Jaien amaiera.


Orain dela gutxi arte, haurrek erriberan igel eta ur oiloen artean jolasten zuten eta euria egiten zuenean, ubideko urak gainezka egin eta Lautxumeta baserriaren eta Olasagasti etxearen inguruak Veneziaren antza hartzen zuten.

Askok gogoratuko dute Ibai elkartean egiten ziren kultur ekintzak, Ibaeta Donostiako estropadetan atera zenekoa, auzoan egiten ziren ziklo kross lehiaketak, dantza taldea, mendi elkartea eta soka-tira taldea.


Gaur egun, batzuentzat, Ibaeta lan toki bat besterik ez da, beste batzuentzat lotarako auzo bat eta gainontzekoentzat bizitzeko auzo bat, baina bertan antolatzen diren festak denontzako dira.







Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****