euskaraz.net
Elkarrizketa: Reyes

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 61 2003/03 »  Elkarrizketa: Reyes

**



Añorga Txikin egondako Ekuatore Gineako

neskatxaren bukaera tristea


Añorga Txikiko Otamendi-Arrieta familiaren etxean egon zen Ekuatore Gineako 10 urteko Reyes izeneko neska. Reyes gure laguna egin zen, baina konturatzerako, bere herrira bueltatzeko eguna iritsi eta joan egin zen. Handik pixka batera zoritxarreko berria jaso genuen: Reyes hil zen. Arantxa Arrieta bere ‘ama’ euskaldunarekin hitz egin genuen eta hau da Reyesen omenez egin dugun elkarrizketa.



Zertara etorri zen Reyes?

Reyesek, jaiotzetik, hankak oker-okerrak zituen eta, bere herrian ebakuntzarik egin ezin ziotenez, hona etorri zen sendabide bila.

Zenbat denbora egon zen

hemen?

Guztira, hamar hilabete eta erdiz egon zen Añorga Txikin.



Zein ezberdintasun ikusi

zituen lehenengo egunetan?


Dena ezberdina zen. Gu ez gintuen ezagutzen. Herria ere ez zuen ezagutzen. Gure hizkuntza, euskara, ere ezezaguna zen berarentzat. Guk etxeetan erabiltzen ditugun tresna gehienak inoiz ikusi gabeak zituen; hala nola, ura hartzeko iturria, bere egin beharrak egiteko komuna...





Zer gustatu zitzaion gehien hona etorri zenean?

Batez ere, umeekin elkartzeko eremu guztiak gustuko zituen. Bereziki zerbait aipatzearren, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoak asko gustatu zitzaizkion, eta nola ez, Añorgako festak zoriontsu pasa zituen. Dena zen harrigarria beretzat.



Janari aldaketa ere nabarmena izango zen berarentzat, ezta?

Bere herrian ez zuen hemen bezala jaten. Makarroiak, patata tortilla, kroketak... ez dituzte ezagutzen. Beraiek beste era batera jaten dute. Hemen izan zen bitartean, gizendu egin zen Reyes.



Gure hizkuntza ikasi al zuen?

Ez zuen guk bezala hitz egiteko beste ikasi, baina, hala ere, zertxobait ikasi zuen.



Arropa ezberdinak janzten al zituen han?

Bai, han bestelako arropa janzten dute. Ekuatore Gineako eguraldiak ez du antzik gurearekin eta horrek ere ezberdin janztera bultzatzen ditu. Bestalde, beraien egoera ekonomikoak eta gureak ez dute zerikusirik.



Nola jakin zenuten gaixotu eta hil egin zela?

Joan eta gutxira bertako moja batek deitu eta berri tristea eman zigun; malariak jota hil zen.










Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****