euskaraz.net
Han eta hemen

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 61 2003/03 »  Han eta hemen



**



Konstituzio plaza,
Plaza Berria….


Ba al zenekien Parte Zaharreko Konstituzio plazak izen desberdinak izan dituela? 1722an egin zen eta Plaza Berria deitu zuten. Mende bat geroago, Konstituzio plaza izena jarri zioten, baina frankismo garaian, Uztailaren 18ko Plaza izena jarri zioten. Hala ere, jendeak “Konstituzio plaza” esaten jarraitu zuen.


Lehen, zezen plaza zen. Gaur egun balkoietan dauden zenbakiak horren adierazle dira, palkoetako zenbakia baitziren. Frantziarrek 1794an Donostia menperatu zutenean, gilotina jarri zuten plaza honetan. Bertan bi pertsona hil zituzten. Udaletxea bertan egon zen 1847. urtera arte.

Gaur egun, berriz, hiriaren armarria hemen jarrita dago eta Donostiako festen hasieraren lekuko da.





Gaudi New Yorken

Denontzat ezaguna da irailaren 11n New York-en gertatutakoa. Hiri honetako eraikuntza garrantzitsuenen artean, Dorre Bikiak zeuden, baina gertaeraren ondorioz, leku polit hori eremu beldurgarri bihurtu zen.

Eremu horri beste itxura bat eman nahian, bertan zerbait eraikitzeko proiektu asko daude. Guztien artean, eta jendearen ustez, “Hotel Attraction” da aproposena. Zer du egitasmo honek berezia izateko? Erantzuna harrigarria dirudi: Gaudik diseinatu zuen 1908an. Gaudik proiektu hori Manhatanen egiteko pentsatu zuen, baina erosleak, azkenean, uko egin zion. Egun, berriz, estatu batuarrak proiektu honetan interesatuta daude. Dena dela, beste proiektu eder batzuk ere aurkeztu dituzte, eta Gaudiren eraikinak gorriak ikusiko ditu leku famatu horretan onar dezaten.





Mi vidis malgradan birdon
Esperantoak oso hizkuntza elementu desberdinak ditu eta herrien artean komunikatzeko balio du. Ludwik Lejzer Zamenhof-ek sortu zuen esperantoa 1887an, munduko herri guztiak hizkuntza honekin biltzeko gogoz.

Esperantoak 16 arau besterik ez ditu eta erromantze eta germaniar hizkuntzak nahasten ditu. Honen ondorioz, esperantoz hitz egiten baduzu, besteek baino erraztasun handiagoa izango duzu edozein hizkuntza ikasteko.
Oso ezagunak ez diren arren, badira munduan hizkuntza honetan idatzitako zenbait liburu.

Hona hemen esperantoari buruzko zenbait adibide. Malgrandan=txikia; varmo=beroa; birdon=txoria. Mi vidis malgrandan birdon= txori txiki bat ikusi nuen.

Erraza benetan! Prest al zaude ikasteko?








Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****