euskaraz.net
Ikasleak idazle

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 61 2003/03 »  Ikasleak idazle



****



Nire sentimenduak

Edozein lekutan ikustean
Ezin dizut begiratu
Ni zure ondora hurbiltzean
Ai! … egiten naiz tristetu

Hitz egiten duzun bakoitzean
Nire bihotza azkar doa
Beste baten ondoan jartzean
Ni beti jeloskor nago

Nire esperantza galdu dut orain
Ezin dut dena aldatu
Baldin bazaude beste batekin
Oi! gaizki nago, barkatu
Bai gogor azaltzen naiz
Baina ezin dut gehiago
Laguntza eskatu beharko nuke maiz
Lotsa beti da gehiago
Nire lagunak beti daude hor
Asko laguntzeko asmoz
Baina zutaz ahazteko bizkor
Esan dute gogo osoz
Beti negar zotinka hasten naiz
Ezin dudala ahaztu
Bai, zutaz gogoratzen naiz maiz
Horren kontra zer asmatu?
Buruan zelako nahasteak
Dena ondo jarri behar
Baina nola kendu endredoak
Beti ari banaiz marmar
Nire txakurrarekin hizketan
Aritzen naiz ni askotan
Nabaritzen zaio begietan
Ai! Ulertzen nau benetan
Ez dakit zerbait dagoen gaizki
Adina dela diotenik
Bukatuko da ondo normalki
Horrela da seguruenik
Beti nire bihotzean zaude
Hain ondo isladaturik
Arazoak gainditzeko bide
Badut nik esperantzarik








Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****