Datuak
Zuzendaria: Curtis Hanson
Aktoreak: Eminem, Kim Basinger, Brittany Murphy, Mekhi Phifer, Evan Jones, Omar Benson Miller, Eugene Byrd, Chloe Greenfiel
Film mota: musikala
Argudioa:
Film honen istorioa Detroit hiriaren egoera korapilatsuan girotuta dago. Eminen rapeatzaile ospetsuaren bizitza kontatzen du pelikulak. Protagonistak, familian arazo latzak izan ondoren, etxetik alde egitea erabakiko du. Maila artistikoari dagokionez, lehiaketa batean parte hartuko du, baina, bertan, azalaren koloreak arazoak ekarriko dizkio. Rap musika maite duen ikuslearentzat aproposa da filma.
Balorazioa: 8
|
Datuak
Zuzendaria: Javier Fesser
Aktoreak: Benito Pocino, Pepe Viyuela
Espainia, 2002
Argudioa:
Film honetan umorea da nagusi. Oraingoan, Mortadelo eta Filemon inspektoreek izango dute zeregina. Izan ere, norbaitek Bakterio doktoreari asmatu berri duen tramankulu arriskutsua lapurtu dio. Bi protagonistak tramankuluaren bila dabiltzan bitartean, gorabehera oso barregarriak izango dituzte.
Balorazioa: 10
|
Datuak
Zuzendaria: Rob Cohen
Aktoreak: PaulWalker, Vin Diesel, Jordana Brewster, Rick Yune, Monica Tamayo, Michelle Rodrigez, Chad Lindberg, Johnny Strong, Matt Schulze
AEB 2001
Film mota: Akzioa
Argudioa:
Mariano Ameriketako Estatu Batuetako herri batera iritsi da. Berak prestatutako autoz heldu da herri horretara. Taberna baten jabeak prestatutako autoak ditu eta lagunak egiten dira Robi eta bera; Robi bertako nagusia da eta autoak lapurtzen zituen banda bat zuen. Berak lasterketa bat egin nahi du prestatutako kotxeekin. Txinatar talde batekin lehiatuko dira.
Iritzia:
Autoekin gozatu nahi baduzu, film hau zure gustukoa izango da. Akzioa gustuko baduzu, film hau aprobetxatu. Irudiak eta musika ere oso onak dira. Lasterketa asko daude. Ez galdu aukera eta azkar joan zaitez zinemara edo bideoklub batera.
|