euskaraz.net
Auzoka 62 2003/04

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 62 2003/04

Naroa, puntako atleta



Kirolaz ari garenean, askotan futbola beste kirolik ez dagoela dirudi. Dena dela, futbola ez ezik, beste kirol asko ditugu. Eta Reala bezala, badira Donostian eta Gipuzkoan punta-puntan dabiltzan beste kirolari asko, nahiz eta haiek ez ditugun telebistan hainbestetan ikusten. Haietakoa dugu Naroa Agirre pertika jauzilaria.







Naroa Agirrek 23 urte ditu, donostiarra da eta Espainiako pertika jauzi markarik onena du. Horrez gain, Europako eta munduko txapelketetan lehiatu da. AUZOKA aldizkariko lagunok Naroa Agirrerekin hitz egin dugu eta besteak beste, Olinpiar Jokoetan parte hartu eta domina bat irabazi nahi lukeela adierazi digu.
Donostia Auzoka

Peñaflorida Institutua berritu beharrean



Elkarrizketa

Jose Mari Garin atleta beteranoa

Erreportajea

Irakeko gerra

Ekologia

Gero eta hesi gehiago gure mendietan

Uraren Nazioarteko Eguna

Kirola

Edari isotonikoak

Mikel Goñiren borroka

Gizartea

Fernando Muñoz surf argazkilaria




Hamaika aukera

Martuteneko Gaztelekuan



Donostiako auzo askotan gaztelekuak ditugu, gazteek elkartzeko eta ondo pasatzeko erabiltzen dituzten guneak. Martuteneko Gaztelekua da guneotako bat. Bertan, denetarik topa daiteke: tailerrak, gazteei zuzendutako ekitaldi eta ekintza mordoa, kulturgunea...

Martuteneko Gaztelekua ezagutzen ez baduzue, etor zaitezte gurekin eta ikusiko duzue zein interesgarria den. Guk ibilalditxoa egin dugu Gaztelekuan barrena eta gauzarik interesgarrienak kontatu dizkizuegu. Ba al zatozte?