euskaraz.net
Martuteneko inauterietan

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 62 2003/04 »  Martuteneko inauterietan



**




‘Munduko Haurrak’

Martuteneko Inauterietan






Otsailaren 28an, Arantzazuko Ama ikastolako irakasle eta ikasleek inauteriak ospatzeko jaialdia antolatu zuten Martuteneko Parkean. Jaialdian, ikastolako ikasleek, txiki eta handi, ‘Munduko haurrak’ irudikatu zituzten.


Aurtengo inauterietan, atzerritik gurera etorritako ikasle berrien etorrera ospatu genuen. Horretarako, Munduko haurrak izan zen inauteriotarako aukeratutako gaia.
Oraingoan, ikastolak auzoko kale hezitzaileen proiektuarekin bat egin nahi izan zuen. Arantzazuko Ama ikastolako bosgarren mailako ikasleek, Martuteneko Gaztelekuko partaideekin batera, herensuge erraldoia osatu zuten eta kalera atera ziren. Martuteneko kale hezitzaileek, talde baten laguntzaz, herensugearen burua eta gorputza egin zituzten eta Astigarragako bosgarren mailakoek, herensugearen isatsa.
Haur Hezkuntzako ikasleak txinatar mozorrotu ziren, eta lehen aipatutako herensugea txinatarrekin batera irten zen. Festari alaitasuna eman zioten modu horretan. Lehenengo eta bigarren mailakoak ekuadortar eta bulgariar mozorrotu ziren. Hirugarren eta laugarren mailakoak, peruar. Eta bosgarren eta seigarren mailakoek brasildar, txaranga eta guzti.
Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, festa giro alaia izan genuen eta oso ondo ibili ginen.


Eskerrak eman nahi dizkiegu Martuteneko kale hezitzaileei, Gaztelekuko arduradunei eta jaia ondo irten zedin saiatu ziren guzti-guztiei. Baita gure mozorroak aukeratzen lagundu eta ondoren egiten parte hartu zuten guraso guztiei ere. Denen laguntza oso garrantzitsua izan zen, ezinbestekoa benetan, ikastolako guztiok ondo pasatzeko eta atarramentu ona lortzeko.
Txinatar mozorrotu zirenekin herensugea ibili zen
Festa amaitzeko, Haur Hezkuntzako jolas lekuan, txokolatea eta bizkotxoak jateko aukera izan genuen. Ze goxoa!!!






Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****