euskaraz.net
Jose Costa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 62 2003/04 »  Jose Costa

***


"Galipota biltzetik, Galiziara

bueltatzeko asmoz itzuli naiz"



Gure gelako Maialenen aitona, Jose Costa, galiziarra da eta Donostian bizi da. Horregatik, galipotak Galiziako hondartzak zikindu zituenean, bertara boluntario bezala joatea erabaki zuen. Testigantza interesgarria izan zitekeela iruditu zitzaigunez, ikastolara etortzera gonbidatu genuen.

Zer sentitu zenuen Galiziako egoera ikustean?

Oso zaila da Galizian ikusitakoa azaltzea, eta han gertatutakoa ulertzeko zuek joan beharko zinatekete hura guztia ikustera. Galipota 10-12 metro igotzen da harrietatik eta hauek guztiz belztuta daude. Hura ikusterakoan erabat lur jota gelditu nintzen. Gainera, ez da ahaztu behar hango jendearen bizimodu bakarra muskuiluak harrapatzea dela

Zenbat ordu egin zenituen lanean egunero?

Marea jaisten zenean joaten ginen lanera eta marea igotzen zenean laneguna bukatutzat ematen genuen. Normalean lau ordu eta erdi egiten genituen egunean.


Jose Costa "La voz de Galicia" egunkarian atera zen.

Zenbat tona jaso zenituzten?

Urtarrilaren 22an jaso genuen fuel olio gehien: 35-40 kiloko 208 saski jaso genituen, hau da, lau tona 32 pertsonen artean.




"Kontxan ikusi
duguna ez da ezer,
Galiziakoarekin
alderatuz"




Zein tresna erabili zenituzten galipota garbitu edo kentzeko?

Batez ere, eskuz garbitu genuen. Bestalde, harriak mugitzeko palanka antzeko bat, eskularruak, betaurrekoak eta maskarila erabili genituen.

Jose Costarekin izandako elkarrizketa guztiz interesgarria izan zen.

Betaurrekoek eta maskarilek ez zuten ezertarako balio, ez zirelako fuel olioa garbitzeko aproposak. Honez gain, gorputza babesteko arropa jantzi genuen: botak, barruko buzoa eta kanpoko buzo txuria. Buzo txuria oso garrantzitsua da mikrobioengandik eta bakteriengandik babesteko.

Egia al da garbitu eta hurrengo egunean berriz ere hondartza zikina agertzen zela?

Armadakoak euria egiten zuen egunetan ez ziren hondartzara joaten. Boluntariook egun euritsu batean, aukera aprobetxatu eta hondartzara joan ginen. Lanean hasi ginen eta hondartza garbi-garbia utzi genuen, baina itsasgorarekin batera berriro ere zikindu zen.

Arrisku uneren bat pasatu al zenuen? Noiz?

Azken egunetako batean estu eta larri ibili nintzen. Sei pertsona geunden hondartzako alde batean eta punta zorrotzak zituzten arrokak zeuden. Ausartenek arroka batera igo behar zuten, eta ni beste hiru pertsonekin behean gelditu nintzen. Nagusiak esan zidan leku batetik joateko, baina ni bidean desbideratu eta arroketan gelditu nintzen mugitu ezinik. Azkenik, soka batekin etorri ziren ni arroketatik ateratzeko.

Zu zehazki nongoa zara?

Costa da Morteko Corme kaikoa naiz. Herri txiki honetan egin du galipotak min gehien. Jaiotzez hangoa naiz; nire aiton-amonak eta gurasoak hangoak dira, baina bost urte nituenetik Donostian bizi izan naiz, aitak Pasaiako portuan egiten baitzuen lan.



Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****