|
**
Internet helbideak
Interneten badira mila aukera. Hainbeste aukeren artean, ordea, batzuetan galdu egiten gara. Hona hemen, galdu gabe, ibertitzeko moduko lau helbide. Musika, txisteak eta gazteei buruzko informazioa gustuko adituzu, ez galdu aukera hau.
www.euskalmusika.com
Musika denon gustukoa da, ezta? Zenbat unetxo aspergarri betetzen dituen! Berriak, foroak, kontzertuak... topatuko dituzu helbide honetan, eta euskal musikarekin lotutako beste webgune batzuk ezagutzeko aukera emango dizu. Sartu eta ikusiko duzu!
|
|
www.gaztesarea.info
|
Gazteentzako atari digitala. Gune ezberdinak ditu: “Arbela”, “Gozategi”, “Kalaportu”, “Musikala”... Kontsumoaren inguruan beste pare bat atal ikus daiteke: datu interesgarriak eta bibliografia eta iturriak.
|
www.habe.org/kapsula/hnkohase.htm
|
Aspertuta zaude eta ez dakizu zer egin? Hemen dituzu komikiak; pila daude. Ziur hauetakoren bat zure gustukoa dela. Ikusiko duzu denbora zein azkar pasatzen zaizun. Irakur itzazu!
|
|
www.argia.com/mantxut/lokuzioak.htm
|
Euskara modernoa ez dela pentsatzen al duzu? Mantxut-en adierazten diren lokuzio moderno hauek erabiliz gero, zure lagunak txundituta geratuko dira. Proba egin ezazu!
|
|
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|
|