euskaraz.net
Txiste kontari

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 62 2003/04 »  Txiste kontari



**







Mutua, itsua eta herrena

Mutu batek esan zuen, itsu batek ikusi zuela, herren bat dantzan

Ranbo

—Ama! Ama! Eskolan Ranbo esaten didate.
—Lasai seme zuzendariarekin hitz egingo dut.
—Ez, ez, hau nire misioa da.

Txoritxoa

Futbol zelai batean 100.000 ikusle, 22 jokalari, arbitro bat, bi marrazain eta txoritxo honek niri kaka egin behar.

Jaimito

Soldadu batzuk hegazkinean daude paraxutarekin botatzeko prest. Bat batean soldadu batek esaten dio kapitainari:
—Kapitaina, kapitaina, Jaimito paraxutik gabe bota da.
Eta esaten dio kapitainak:
—Berriro!

Bi monja

Bi monja doaz motorrean eta inork pasatzea lortzen ez duen kurba arriskutsua garbi-garbi, zast, pasatzen dute. Beste aldean ertzainak daude eta esan diete:
—Nola lortu duzue kurba hori pasatzea? Eta monja batek:
—Jesus gurekin dago eta.
—Beno ba, orduan multa motorrean hiru joateagatik.
Baserritarra Donostian

Ba omen zen behin Donostiara sekula jaitsi gabeko baserritar bat. Eta trenean ibili behar zuela, eta zuzen-zuzenean geltokira jaisten da. Eta hantxe maletak hartu, eta geltokian alde batetik bestera oinez, tipi-tapa, tipi-tapa, alde batetik bestera. Hamar minutu, hogei minutu, ordu erdi bat, eta tipi-tapa, tipi-tapa, batetik bestera oinez. Geltokiko gizona etorri zaio eta:
— Baina, gizona, zure trena oraindik ez da etorriko, eta eseri zaitez.
— Aizu, ni baserritarra naiz, baina ez analfabetoa, eh? Hor anden jartzen du, eh?





Lanpetuta dago



Hau markesa baten etxean gertatutakoa omen da. Deitu omen zuten telefonoz, eta neskameak hartu du telefonoa:


— Bai?
— Kaixo, egun on! Markesa etxean al dago?
— Ez, markesa komunean nago.
— A, bale, barkatu.

Eskegi du telefonoa.


— Baina, baina, baina... Deitzen dutenean, ez ezazu esan komunean nagoela, esan ezazu, bada lanpetuta nagoela.
— Bale, bale, bale, bale.

Ordu laurden baten buruan berriro ere telefonoa:


— Kaixo, egun on!
— Bai, egun on!
— Markesa etxean al dago?
— Ez, markesa lanpetuta dago.
— Eta noiz libratuko da?
— Nire ustetan aurki, pasiloan puzkarka joan da eta.











Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****