euskaraz.net
Entzundakoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 62 2003/04 »  Entzundakoak

**

Alex Ubago

“¿Que pides

tu?”

Sonique

“La fiesta

continua”

Hemendik at

“Etorkizuna”





Alex Ubago Donostiako mutil gaztea da. Orain dela urtebete lehen diskoa kaleratu zuen. Inork arrakasta handirik ez zuela izango pentsatu arren, produktore batek bere abestiak entzun eta onak iruditu zitzaizkionez, aukera eman zion. Gaur jende guztiak bere abestiak entzunak ditu eta salmenta zerrendetan bigarren postura ailegatzea lortu du, “Operación Triunfoko” abeslariekin lehia gogorrean.

Ziur aski bere abesti entzunena “Sin Miedo a Nada” da; bertan Amaia Montero-rekin (“La Oreja De Van Gogh” taldeko abeslaria) abesten du eta maiteminduta dagoen bikote baten istorioa kontatzen dute.

Bere diskoko abesti guztiak berak idatzitakoak dira, neska-laguna izandakoari idatzi zizkion.

Marta eta Irati

Disko hau musika elektronikoaren bilduma da eta guztia Madrilgo dantzaleku batetik hartu dute. 6 DJk hartu dute parte eta beraien izenak: Alberto Tapia, Txus Garcia, Cristian Millan, Omar, Valen eta Lolo dira. Disko honetan sei saio daude eta bertan DJ bakoitzak bere musika jartzen du.

Diskoak arrakasta izan du, batez ere Zanarkand abestiak. Abesti hau Sonique dantzalekuaren ereserkia da. Disko honetan ez dago ahots askorik, batez ere, elektronikoa da. Lehen aipaturiko abestiarekin batera, Loloren Trilogy L azpimarratuko genuke.

Momentu honetan arlo honetako diskorik garrantzitsuena da. Dantzaleku honetan 4.000 pertsona baino gehiago sartzen dira eta asteburu guztiak festa bukaezinak izaten dira gazteentzat.

Zua eta Imanol

Lau abeslari ditu musika talde honek: Stella Berzal, Iker Sadaba, Edurne Arizu eta Alberto Domingo. Hiru disko kaleratu dituzte. Lau taldekideak Iruñakoak dira.

Hemendik at taldea 1995. urtean sortu zen. 1997. urtean lehen abesti famatuenetarikoa atera zuten: “Goazen”. 1999. urtean “Orain” diskoa kaleratu zuten. 2001. urtean azken diskoa kaleratu zuten: “Etorkizuna”. Disko honek 10 abesti ditu euskaraz eta beste bat ingelesez. Musika talde honek “dance” musika egiten du.

“Etorkizuna” diskoaren abesti bat Iñigo Txapelpunken kolaborazioarekin egina dago: Gure herrian arrotz izenekoa, hain zuzen. Ingelesez eginiko abestiak “No more tears for you” du izena, eta abesti honekin Hemendik at taldeak lortu nahi duena, beste lurraldeetan ezagutaraztea da.

Leire eta Nagore




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****