euskaraz.net
Irakurritakoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 62 2003/04 »  Irakurritakoak

***


Liburua:

“Asmirrek ez du

pistolarik nahi”


Egilea:

Christobel Mattingley

Argitaletxea:

Alfaguara Zubia-Gazte Literatura
Liburua:

“Hatz

magikoa”


Egilea :

Roald Dahl

Argitaletxea:

Alfaguara Zubia-Gazte Literatura
Liburua:

“Tamarindoaren

zainak”


Egilea:

Sindo Pacheco

Argitaletxea:

Giltza




Gerra Asmirren etxera iritsi da. Sarajevora, alegia. Asmirrek bere lagunak zauriturik ikusi ditu parkean, elkarrekin jolasten eta ondo pasatzen zuten tokian. Zein oroitzapen ekarriko ote dizkio horrek guztiak aurrerantzean?

Bonben leherketak eta fusilen danbadak entzun ditu. Beste edonork bezala ez ditu batere atsegin, baina gertuko zaizkio, halabeharrez. Eta gurasoak kezkaturik hitz egiten ere entzun ditu. Horrek urduri jarri du Asmir; gurasoak horrela ikusteak eta entzuteak mintzen baitu gure protagonista.

Eta halako goiz batean, aitarengandik, etxetik eta berak ezagutzen dituen gauza guztietatik urrundu dute. Zer gertatuko ote da halako egoeran? Hegazkinak, kamioiak... edozer ihes egiteko. Errefuxiatua da...

Hortik aurrerakoak dira kontakizun honetan orrialde gehien hartzen dituztenak, eta baita gehien merezi dutenak ere. Hortik aurrerakoak zuen esku!
Kontakizun honetan, neskato bati eta Gregg familiari buruz hitz egiten da. Zortzi urteko neskato honek sekulako dohaina du: gorri-gorri jartzen denean, eskuineko eskuko hatz magikoarekin gogoko ez duen jendea seinalatzen du, eta aldatzeko ahalmena du.

Gregg jaunari eta bere bi seme-alebei gehien gustatzen zaiena larunbat goizetan ehizara joatea da. Amak zaletasun hori oso gogoko ez duenez, ez joateko esaten die. Baina ez diote kasurik egiten.

Halako batean, ehizatik bueltan, hara non datozen Gregg familiakoak ehizalditik, hamabi ahaterekin. Neskatoak ikusitakoa ez du gustuko eta, gorri-gorri jarri ostean, Gregg familia osoa seinalatu du hatz magikoarekin. Ondorioz, familiakoei ahate hegoak atera zaizkie. Ehizari buruzko jarrera aldatu ondoren, berera itzuliko dira berriro.

Orduz geroztik, ez dute gehiago ehizatuko, eta inor mendian ehizan ikusisi gero, halakorik ez egiteko eskatzen diote.
Luixon izeneko mutiko baten abenturak dira honakoak. Luixon irudimen handiko ume pottolo, txiki, gozozale eta abenturazalea da. Bederatzi urte ditu eta “donuts-ak” oso gustuko ditu. Ikasketa ordutegiko ekintzarik gorrotagarriena soinketa saioa da.

Luixonek handitan zer izango den jakin nahi du. Umeok sarritan hitz egiten dugu horretaz: batek, erizain izan nahi du: beste batek, pilotu; autobus gidaria, beste batek...

Ipuin honetan, Luixonek eskolarako bidean dituen abenturak eta pasadizoak kontatzen dizkigu idazleak. Abentura bakoitzarekin, mutikoak handitan izan nahi duenari buruzko ideia aldatuko du. Azkenean, berarentzat aproposa izango den lanbidea topatuko du.

Ikusten duzuen bezala, protagonista oso mutiko dibertigarria da. Luixonekin barre egingo eta ondo pasatuko duzue.


Naiara Sanz












Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****