euskaraz.net
Auzoka 63 2003/06

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 63 2003/06

Milatik gora idazle gazte


     



Donostian, milatik gora idazle gazte ditugu. Datu harrigarria izan daiteke askorentzat, noski, baina Koldo Mitxelena Donostiako XIV. Eskolarteko Literatur Lehiaketari erreparatu besterik ez dago: aurten, 1.063 haur eta gaztek parte hartu dute lehiaketa horretan eta guztira, 1.150 lan aurkeztu dituzte: olerkiak, ipuinak, bertsoak, gutunak eta baita komikiak ere. Maiatzaren 10ean, larunbata, lehiaketako sari banaketa egin zen Kursaalean. Ikustekoa zen Kursaala! Lepo zegoen! Eta lehiaketan parte hartutako guztiek Euskararen Udal Patronatuak kaleratutako “Donostiaz badakit” mahai jokoaren ale bana eraman zuten etxera. Ez dago dudarik euskarazko literaturak harrobia duela Donostian. Animo eta datorren urtean denok idazle! >>>



XIII. mendeko baserria

kiskalita Añorgan



Martxoaren bukaeran sugarrek Añorgako Unanue-Zar baserria hartu zuten. Zoritxarreko sutearen ondorioz, etxea erabat kiskali zen, eta bertakoak ondoko etxe batean bizi dira gaur egun. Ika-mika ere sortu du suteak. Izan ere, Unanue-Zarrekoek diotenez, suhiltzaileek ez zuten beharrezko materiala eraman. Kontuak kontu, Donostiak XIII. mendeko baserria galdu du. Dena dela, jabeek etxea konpontzeko asmoa dutela adierazi diote AUZOKAri. Oraingoz, baina, oso tristea da Añorgako baserriaren irudia. >>>


Iritzi-Miritziak
Ikastetxez aldatu beharra >>>

Donostia Auzoka
Gurutze Gorria beti prest >>>

Azken Garraxia heavy taldearekin solasean >>>

Han eta hemen
Euskal Herriko parke naturalak >>>









Elkarrizketa
Egiako Antxeta aisialdi elkartea >>>

Ekologia
Harkaitz Landaberea Galizian fuel olioa biltzen >>>

Kirola
Errugbiaren sorrera >>>

Goi mailako xake txapelketa Donostian >>>