euskaraz.net
Inkesta

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 63 2003/06 »  Inkesta


Iritzi-Miritziak

**

Haurtzarotik gaztarorako zubian


Datorren ikasturtean, ikasle asko aldatuko dira ikastetxez, Lehen Hezkuntza amaituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketei ekiteko. Aro honen hasieran, ikasleek aldaketa ugariri aurre egin beharko diete: ikastetxe ezberdina, irakasle ezezagunak, beste ikastalde bat... Hala eta guztiz ere, egoera honek dakartzan kezkak eta urduritasuna erraz onartzen dituzte, alderdi onak ere baditu eta. Ildo honetatik, ikasle gehienek diotenez, aldatzeko gogoa dute.


Dena dela, orain arteko ikastetxearekiko eta irakasleekiko atxikimendu nabarmena agertzen dute ikasle gehientsuenek, eta hori oso pozgarria da. Orain arteko eskola utzi beharragatik pena sentitzen dutela adierazi dute ia denek.


Nola sentitzen zara datorren ikasturteari begira?


Arantxa Mujika
DBH 6. maila.
Eneko Garmendia
DBH 6. maila.
Iraia Gomez
DBH 6. maila.
Andrea Lizeaga
DBH 6. maila.
Ni duela gutxi etorri nintzen Arrasatetik, eta badakit zer sentitzen den ikastetxez aldatzerakoan: lagun berriak, beste irakasle batzuk... Pena dut, hemen hasieratik oso ongi egon naizelako; lagun asko egin ditut eta gazteagoak diren lagunak ere baditut. Baina beste eskolan baditut familiako kide batzuk eta beraiekin ere egoteko aukera izango dut, eta lagun berriak ere egingo ditut. Pena ematen dit ikastetxe hau uzteak, hiru urte nituenetik hemen egon naizelako eta lagunak eta irakasleak utzi behar ditudalako. Baina, beste ikastetxean lagunak egiteko aukera izango dut. Hemen, zaharrenak garenez, gauza batzuetan agindu dezakegu, baina hurrengo ikasturtean gazteenak izango gara. Ikastetxe berrira joan nahi dudala uste dut, baina urduri nago. Izan ere, irakasle asko izango ditugu eta beste lagun batzuk egiteko aukera ere izango dugu. Hemen zaharrenak gara eta poz-pozik gaude; han, berriz, gazteenak izango gara. Baina joan nahi dut, lagun asko egiteko. Gogo handia dut ikastetxe berrira joateko, lagun asko izango ditudalako. Baina hemengoak uzteak ere pena ematen dit. Hurrengo urtean ikasketak zailagoak izango dira. Hala ere, espero dut ikasturtea ondo gainditzea.





Beñat Iturrioz
DBH6. maila.
Irune Ugalde
DBH6. maila.
Xabier Muñoz
DBH6. maila.
Martin Apalategi
DBH6. maila.
Badut hara joateko eta bertan lagunak egiteko gogoa. Ikastetxe hau uzteak pena ematen dit, ordea, hiru urte nituenetik hemen egon naizelako. Espero dut hango lanak errazak izatea. Han dena berria izango da eta normala da urduritasuna sentitzea, baina beste asko bezala, gu ere aurrera egiteko gai izango gara. Gainera, alde ona ere badu: jendea ezagutuko dugu eta lagun berriak egingo ditugu. Baina pena ematen du hau uztea, urte asko pasatu ditugulako hemen. Ez dut ikastetxe berrira joateko gogo handirik. Izan ere, txiki-txikitatik hemen egon naiz eta asko gustatzen zait ikastetxe hau, oso polita da eta. Beste alde batetik, hara joan nahi dut, lagun berriak egiteko eta maisu berriak ezagutzeko. Nik gogo handia dut beste ikastetxera joateko, lagunak egin eta irakasleak ezagutzeko. Hala eta guztiz ere, pena handia ematen dit hau uzteak, txiki-txikitatik hemen izan naiz eta. Nire lagun guztiek bezala, nik ere lagun asko egingo ditut beste ikastetxean.




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****