euskaraz.net
Donostiaz badakit

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 63 2003/06 »  Donostiaz badakit




Erreportajea

***

"Donostiaz badakit" opari

Koldo Mitxelena Donostiako XIV. Eskolarteko Literatur Lehiaketan parte hartutako neska-mutikoek “Donostiaz badakit” Trivial moduko mahai jokoa jaso zuten opari. Euskararen Udal Patronatuak egin du mahai joko hau, Gipuzkoako Merkatarien Elkartearen eta Argia astekariaren laguntzarekin.

Jokoa 8 urtetik gorakoentzat egina dago eta 1.500 galdera ditu, guztiak euskaraz eta Donostiari buruzkoak. Galdera bakoitzarekin batera, hiru erantzun ematen dira; haietako bat, zuzena.

Txarteletako galderak sei gai nagusitan banatuta daude, eta sei gaiei kolore bana dagokie: kultura (horia), jaiak (laranja), historia (urdina), artea (berdea), kirola (morea) eta natura (gorria). Guztira, 250 txartel eta 1.500 galdera daude.







Jokoa taularik gabe kaleratu dute momentuz. Beraz, Trivial-a, Argiak kaleratutako “Gure Mendea” edo antzekorik duenak taula hori bera erabil dezake jolasteko. Galdera-erantzun txartelak ez ezik, CD-ROM interaktiboa ere badakar jokoak. Aurrera begira, bertsio elebiduna egiteko asmoa ere badago, jendeak erdaraz ere jolasteko aukera izan dezan.




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****