euskaraz.net
Antxeta aisialdi elkartea

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 63 2003/06 »  Antxeta aisialdi elkartea


Elkarrizketa

***


“4 eta 12 urte bitarteko haurrak

etortzen dira gurera”

Antxeta aisialdi elkartea da eta bertan haurrentzako hainbat jarduera egiten dira. Elkarte hau Egiako Mandasko Dukearen kalean dago eta auzoko haur asko gerturatzen zaizkie. Bertako langile Laura Santosek sorrera, ibilbidea eta egungo egitasmoen berri eman digu.

     

Nola bururatu zitzaizuen talde hau sortzea ?

Taldea 1983an sortu zen. Hezitzaile batzuk elkartu ziren eta auzoaren beharrak sakon aztertu ondoren, aisialdiaren arloko hutsunea betetzeko ahaleginetan hasi ziren. Hasieran ekintzak larunbatetan egiten ziren eta garai hartan lokalik ez zegoenez, kalean burutzen ziren. Gaur egun egoera aldatu dela esan dezakegu.

Zein ordutegi duzue ?

Astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:30era egoten gara haurrekin.

Diru laguntzarik jasotzen al duzue ?

Bai. Batetik, Udalak ohiko jardueretarako eta larunbatetan egiten ditugun ez-ohiko ekintzetarako diru laguntza ematen digu. Bestetik, ekintza guztiak euskaraz egiten ditugunez, Euskararen Udal Patronatuak ere laguntza ematen digu. Azkenik, udan egiten diren ekintzak bideratu ahal izateko, Foru Aldundiaren diru ekarpena dugu. Horrez gain, guraso batzuek kuota ordaintzen dute.

Zein adinatako haurrak hurbiltzen zaizkizue?

Haur Txokoan, 4 urtetik 12 urtera bitartekoak, eta asteburuetan, 7-8 urtetik 12ra bitartekoak.
Zenbat langile ari zarete Antxetan?

Gaur egun, bost lagun ari gara taldean; une honetan ez dago boluntario lanik.

Zein nolako ekintzak egiten dituzue?

Astean zehar irekita dagoen Haur Txokoan honakoa dugu: ludoteka (jolasa eta jostailuak dira erabiltzen ditugun tresnak), zilipurdika gela (espresioa eta psikomotrizitatea lantzen da bertan) eta liburutegia (hemen irakurketa ludikoa, irudimena, marrazketa... bultzatzen ditugu).

Zein da ekintzarik gogokoena edo aipagarriena?

Handienek, kalean egindako ekintzez gain, asteburuetakoa dute gustuko: Txuri Urdinera joatea, igerilekura joatea, mendi irteerak...

Pasadizo bitxiren bat ere izango zenuten, ezta?

Bai, bitxikeria asko dago kontatzeko. Dena den, bakar bat kontatuko dizuet. Duela urte batzuk kanpaldian ginela, haur batzuei txabola egitea bururatu zitzaien eta, sormenerako gaitasuna oso garatua zutenez, aurrealdean zulo bat egitea eta pixaz bete ondoren estaltzea erabaki zuten. Hau dena egin ondoren, lasai egon ziren, begiraleren bat hurbildu eta hanka “tranpa-putzuan” noiz sartuko zain. Hau gertatu zenean barrez lehertzen ikaragarri disfrutatu zutela onartu behar da...

Publizitaterik egiten al duzue?

Gurasoei banatzen zaien triptikoan ezezik, kultur etxeak hilero kaleratzen duen egitarauan ere gure ekintzen berri ematen dugu. Prentsan, aldizkarietan eta irratian ere gure berri eman izan dugu.




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****