euskaraz.net
Kaixo Fatimetzu

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 63 2003/06 »  Kaixo Fatimetzu


Ikasleak idazle

****



Kaixo Fatimetzu:

Jende asko ez da konturatzen sahararrek duten arazoaz. Nik ere duela hiru urte arte ez nekien ezer. Horregatik, gure etxera saharar bat, zu Fatimetzu, etorri zinenean, gauza berri bat ikasi nuen.


Hasieran oso gogorra egin zitzaigun zurekin egotea, ez baitzenituen gauza asko ezagutzen, berriak egiten zitzaizkizun, bai iturriak, bai kaleak, bai … Elkarrekin bizitzea, nahiz eta oso polita izan, zaila ere gertatu zen, eta horregatik, zu agurtzea ere gogorra izan zen. Dena den, zure herria gehiago ezagutu nahian, urte horretako abenduan Saharako kanpamentuetara joan ginen.

Bidaia, hasiera-hasieratik, harrigarria izan zen: hegazkinez, Bilbotik Aljeriako Tindufeko aerodromoraino eta handik, kamioi zahar batean, ordu eta erdiz, kanpamentuetaraino. Han, zure familia zain zegoen. Pezoz egindako etxera joan ginen eta bertan, batzuek gaua hitz eginez pasatu zuten bitartean, besteok lo geratu ginen.
Lehenengo egunetan zure familia eta lagun guztiak etorri zitzaizkigun bisitan. Oso esperientzia polita izan zen. Izan ere, bestelako kultura, bizimodua … ezagutu genituen. Oso hunkituta gelditu ginen hain egoera gogorrean bizi diren pertsonen harreraz, zenuten guztia eskaini baitzeniguten.

Esperientzia ahaztu ezina izan zen, nahiz eta etxerako bueltan ospitalean egon behar izan genuen, gastroenteritisa zela eta.

Dagoeneko maiatza da, eta uztailean gurekin egongo zara berriro; irrikitan nago. Momentu hori iritsi baino lehen, hona hemen gutuna, zure lagunekin gogoratzeko.

Musu handi bat.




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****