euskaraz.net
Han eta hemen 2

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 64 2003/11 »  Han eta hemen 2



* * *



Gerra eta militar drogatuak



Ameriketako Estatu Batuetako armadak drogak ematen dizkie bere pilotuei, eta hauek drogatuta burutzen dituzte misioak. Hala dio, behintzat, ACFTV ekoiztetxeak duela gutxi plazaratu eta OneWorld.net komunikabide aurrerakoiak interneten ikusgai ipini duen erreportaiak.

Militar amerikarrek anfetaminak eta bestalako drogak erabiltzen dituztela behin baino gehiagotan aipatu dute komunikabideek, baina gerra “istripu” bat dela eta indar hartu du gaiak. 2002ko apirilaren 18an, Afganistango Kandahar hiri inguruan, Ameriketako Estatu Batuetako F-16 hegazkin batek laserrez gidatutako 225 kiloko bonba bota eta Kanadako lau soldadu hil zituen. Bizirik atera ziren soldaduen salaketagatik, bi pilotuei prozesua ireki zien armadak, eta beren buruak defenditu beharrak eraman ditu pilotuok ezkutuko zenbait egia azaleratzera.

Izurdeen

laguna

Juan Antonio Gisasolarentzat izurdeak errespetua transmititzen dute. "Pasa den abuztuan, Aran irla irlandarren geundela Dusty izeneko izurdea agertu zen. Animalia hau segituan gerturatu eta ezpainetan muxu bat eman genion elkarri" kontatu digu Juan Antoniok, oraindik harritu aurpegiarekin. "Esan ohi den bezala, iritsi eta izurdea muxukatu". Bigarren egunean, Gisasola uretan sartu zen eta berak ezer jakin gabe, hamabost izurde inguratu zitzaizkion.

Kontxako badiako Pakito "gure" izurdearekin ere badu beste pasadizo bat: "Egun batean uretan sartu eta nire aurpegitik zentimetro gutxi batzuetara hurbildu zen. Bost minutuz geldirik egon zen soinu suabe batzuk emititzen, goitik behera eskaneatzen egongo balitz bezala. Geroxeago Danborradaren doinua jo nuen eta izurdea, musikaren erritmoa jarraituz, bertikalean mugitu zen, ur azpian".



Korrika

heriotzetik ihesi

José Rodríguez Hidalgok korrikarako grina du. “Atleta sentitzen naiz -dio berak-. Nire modura baino hala sentitzen naiz. Eta gustatu egiten zait horrela izatea.” Duela urte asko lasterketa herrikoi batean, ospitalean ingresatu zuten, bere bihotza kaltetua zegoelako. Familiakoek ez dute ulertzen, nola jarraitzen duen maratoiak korritzen, 66 urterekin eta gainera, bihotzean “triple by pass” duela.

Pepe hiltzeko zorian egon zen 39 urte zituenean, bihotzekoa izan baizuen, tabakoaren erruagatik;
egunean kaxa bat erretzen zuen eta gainera, lanarengatik estresa zuen. “Nire arazoa zen enpresa bat neukala, 12 edo 14 pertsona nire kargu nituela, eta horrek guztiak eragindako tentsioa ni baino indartsuagoa izan zen”. 58 urterekin, nekatuta zegoen, bularrean mina sentitzeaz, eta berriro bihotzean ebakuntza egin zioten. Orduan jarri zioten “triple by pass”-a eta orduz geroztik, triatloiak, 6 maratoi eta ehundaka lasterketa egin ditu. Pepek Tomás Calero ezagutu zuen, gaur egungo Betis futbol taldearen medikua. Calerok dioenez, “psikologikoki, Pepek maratoiak korritzeko beharra zeukana". Medikuak, alde onak eta txarrak aztertu ondoren, korritzeari ekiteko esan zion Peperi eta hala egin du.