euskaraz.net
Ekologia

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 64 2003/11 »  Ekologia



* * *

Donostian oso erraza da birziklatzea

Eskolan, etxean edo telebistan askotan entzuten dugu birziklatu behar dugula. Baina nola egin dezakegu guk? Donostian zorionekoak gara, oso erraza da, esku eskura dugu.





Kaleetan koloreetako edukiontziak ikusten ohitu gara, eta, beharbada, erabiltzen ere bai. Baina zuzen egiten al dugu? Guk, bada ezpada ere, hainbat arau emango ditugu ongi erabil ditzagun:

Edukinontzi horia

Plastikoa, metala eta brick ontziak bota behar dira.
Plastikozkoak edo metalezkoak ez diren ontziak ez bota.
Ontziak hustu, uretan pasatu eta tolestu.
Ez bota ontziak poltsetan sartuta; bereizita hobeto.
Ez sartu ontzi bat bestearen barruan.
Kendu tapoiak.
Edukinontzi urdina

Papera eta kartoiak bota behar dira.
Ez bota paper zikinak, aluminiozkoak edo plastifikatuak.
Kartoia tolestu egin behar da.
Papera ez den guztia (plastikozko poltsak edo tutuak, grapak...) saihestu.

Edukiontzi berdea

Beira botatzeko da.
Beirazkoak edo kristalezkoak ez diren gauzak ez bota, ezta keramika, portzelana...
Hutsik eta uretan garbitu ondoren bota behar dira botilak.
Tapa, kortxo eta tapoirik gabe bota itzazu.


Hala ere, nabarmentzekoa da edukiontzietan botatzen diren gaiez gain, beste zenbait ere birziklatzen direla. Gai horiek birziklatzea oso erraza da. Guk hondakinak furgonetara eraman eta haiek arduratzen dira gainontzeko guztiaz. Ekintza honekin, gai hauek dituzten osagai toxikoak ez dira naturara heltzen, kutsadura handia saihesten dugu eta energia eta ura aurrezten laguntzen dugu.





“Jasotzen dugun guztia birziklatzen dugu”





Donostian birziklatzeko aukera galanta daukagu. Izan ere, auzo guztietaraino heltzen da birziklatzeko bestelako gaiak uzteko furgoneta berezia. Guk Intxaurrondora etorri den arduradunarengana jo dugu.

Zein gauza birziklatzen dituzu?

Olio begetala, motorretako olioa, bateriak, arropa, aerosol toxikoak, erradiografiak, eskuko telefono txikiak, tresna elektroniko txikiak, pinturak, termometroak, lanparak eta fluoreszenteak, produktu kimikoak dituzten garbikariak (amoniakoa, trementina...), kartutxoak eta tonerrak, oihalak eta abar.



Pertsona asko etortzen dira birziklatzeko gauzak ekartzera?

Bai, asko.

Eta zenbat gauza ekartzen ditu jendeak?

Hori tokiaren arabera izaten da.

Zer egiten duzue jasotako gauzekin?

Dena birziklatzen da. Zabortegira eramaten ditugu gauzak eta bertan arduratzen dira.
Zerbait ematen duzue jasotako gauzen truke?

Bai. Xaboi txiki bat oparitzen dugu.

Olioarekin zer egiten da?

Olioa Bionor birziklatze gunera eramaten dugu eta biodiesela egiten da.

Zer birziklatzen da gehien?

Olio begetala, aerosolak eta motorretako olioa.

Zure lana zein da zehazki?

Furgoneta gidatzea. gauzak jasotzea eta jendearekin atsegina izatea.

Gustatzen zaizu zure lana?

Bai.



Bitxikeriaren bat gertatu al zaizu inoiz?

Bai. Haur batek pilak uzten ditudan ontzitik hartu eta niri ekarri zizkidan berriro.