euskaraz.net
Entzundakoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 64 2003/11 »  Entzundakoak



* * * *



Berri Txarrak

Libre

Ken Zazpi

Bidean

Jousilouli

Terrorista





Euskal musikako talde gazte eta berritzaileenetakoa duzu hau, eta kaleratu berri duen diskoa taldearen indarraren adierazle da. Osotara, hamaika kantu ditu eta harcorea, metala eta emo estiloa batzen ditu. “Denak ez du balio” kantuan, Rise Against taldeko Tim abeslariak kolaboratu du. “Berri Txarrak” diskoarekin, 1997an, guztion arreta piztu zuten.

Taldekideak honakoak dira: Gorka (ahotsa eta gitarra), Rubio (baxua), Aitor (gitarra) eta Aitor (bateria). 1999an, bigarren diskoa atera zuten, “Ikasten” izenekoa: amorrua eta tristura, melodia interesgarriz goxatutako riff gordinak. 2000ko irailean, “Metal Gods, Tributo a Judas Priest” izeneko diskoan, “Breaking the law” kantuaren bertsioa grabatu zuten. Hirugarren diskoa 2001eko urrian kaleratu zen, “Eskuak / Ukabilak” izenburupean. Informazio gehiago nahi baduzu, web orrialdea badute: www.berritxarrak.net
2003ko apirilean, “Bidean” izeneko lana kaleratu zuten. Talde bizkaitarraren bigarren lana da, eta aurrekoa baino trinkoagoa eta gogorxeagoa da. Diskoak boskote honen melodiarako abilezia berretsi du.

Taldea 1996. urteko udazkenean jaio zen Gernikan, J.M. Arronategik (Exkixuko baxu jolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatuta.

Beraien lehen lana 2001eko maiatzean argitaratu zen, “Atzo da bihar” izenburupean. Musika estilo aldetik, rocka eta power-popa lantzen ditu Ken Zazpik eta, hitzei dagokienez, hitz konprometituak dira, beraiekiko eta beraien inguruarekiko konpromisoa azalduz; eguneroko kezkak eta egoerak deskribatzen dituzte eta baita sentimendu sakonenak ere. Entzun eta norberak ulertu eta sentitzeko letrak dira.
Ez ohiko talde hau 1995eko udaran sortu zen Lezon (Gipuzkoa). Aldaketa batzuen ondoren, maketa grabatu zuen taldeak 1996. urteko azaroan. Beraiek diotenez, hardcore eta metal munduko Biohazard, Kyuss eta Sepultura, beste batzuen artean, eta hip-hop eta funk estiloko Wu-tang-clan, Stevie Wonder, Ice Cube, Isaac Hayes eta House of Pain bezalakoak dira taldean eragina dutenak. Zuzenekoa da Jousilouliren atalik erakargarriena. Taula gaineko detaile txikiena ere zainduz, sei freak hauek ezusteko galanta eman diote eszenari.

2000. urtean lehen diskoa kaleratu zuten: “Prest”. Lana erruz egin ostean, 2002ko azaroan, bigarren lana kaleratu zuten, “Terrorista” izenburukoa. Jousilouli dira: Iñaki Txan (bateria), Kapo Ultramag-nético (scratch eta sanplerrak), Jeniffar Lopa (sintetizadoreak), Alf Pacino (baxua), Sandra Bulldog (gitarra) eta Matxet (ahots nagusia). Web gunea ere badute: www.jousilouli.com