euskaraz.net
Irakurritakoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 64 2003/11 »  Irakurritakoak

* *



Alde hemendik
makal hori

Ann Ladiges

Itzultzailea: Pello Zabaleta
Itzultzailea: Pello Zabaleta

Nemesioaren itzala


Pako Aristi

Marrazkigilea: Jokin Larrea
Argitaletxea: Berria

Portzelanazko irudiak


Iñaki Aldai
(Anjel Lertxundi)

Argitaletxea: Erein





Benetan, liburu honen mamia oso serioa da, gizartean dagoen arazo larri bati buruz ari baita: alkohola edateaz. Edariaren menpe bizi den pertsona dugu Roland gaztea. Oso gaztea da edaten hasteko -gazteegia, esango nuke nik-, hamabost urte besterik ez ditu eta!

Oso modan omen dago edatea, edo hobeto esanda, gure gizartean edan gabe edo zerbait hartu gabe ezin dela ondo pasatu zabaldu da gazteen artean. Horrelako mezuak zabaltzen dira telebistan, filmeetan, lagunen artean... Baina ondorioez oso gutxi kezkatzen gara. Liburu honetan ondorioak azaltzen dira, argi eta garbi: Roland-en porrota arlo guztietan. Etxeko giroa erabat gaiztotuta, gurasoekin harremana galduta, eskolan kale, lagunekin kale... Mozkortuta egotearen ondorioak.

Gaia gogorra dela kontuan hartuta, liburua erraz irakurtzen da. Irakurri ondoren, zer pentsatu emango dizula uste dut.

Iban Sanchez

Liburuaz hitz egin baino lehen, esan behar dut oso ideia ona iruditu zaidala Berria-rekin batera liburu hauek eskuratu ahal izatea. Askotan ez dugu liburu berririk erosten, aukera edo une egokirik ez dugulako topatzen, eta egunkariarekin batera oso erraza da gurasoei diru pixka bat gehiago eskatzea eta liburuak lortzea.

Liburua oso erraz irakurtzen da, ez gara nekatuko, denbora gutxi behar da liburua bukatzeko. Nik uste dut aukera ona dela gure anaia-arreba txikiei liburuaren mamia kontatzeko edo hobe, irakurtzen hasteko.

Nemesiori, protagonistari, gauza xelebre eta harrigarria gertatzen zaio itzalarekin, barregarria nolabait: galdu egiten du! Nola berreskuratuko duen jakiteko, liburuxka irakurri beharko duzue. Marrazkiak oso garrantzitsuak dira istorio honetan, horregatik beste bati irakurriz gero, marrazkiak erakutsi beharko dizkiogu, edo ondo deskribatu...
Hiru lagun eta zakur baten abenturak aipatzen ditu. Idoia eta Xabier anaia-arrebak, Azti haien zakurra eta Mikel haien laguna dira istorio honen pertsonaiak. Konstituzio Plazan, merkatutxoa zegoen egun batean eta hango postu batean portzelanazko hiru irudi zeuden. Idoiak bat erosi zuen.

Ondoren, gizon misteriotsu batek beste biak erosi zituen. Gizonak Idoiarekin negoziatu nahi zuen, bestea lortzeko, baina ez zuen lortu. Horren ondoren, gizonak istripua izan zuen.

Hemendik aurrera zer gertatzen den jakin nahi baduzu, liburua irakurri beharko duzu.

Liburu hau gomendatzen dizuet oso interesgarria eta polita delako. Hasiera irakurtzen baduzue, ezingo duzue liburu hau irakurri gabe utzi, protagonisten abenturak direla eta.

Iban Sanchez