Tanga eta zilborra agerian uzten dituzten galtzak debekatzea, uniformea berriro ere inposatzea... Horrelako adierazpenak egin dituzte azken aste hauetan Frantziako Gobernuko kideek.
Tangak eskoletan debekatu behar al dira? Frantziako Estatuko Hezkuntza Ministerioko estatu idazkari Xavier Darcosek honako hitz hauek esan zituen: “Eskola ez da diskoteka” eta “Normala iruditzen zait neska batek, gorputzez desiragarri bilakatzen delako, probokatzeko ahal duen guztia egitea”... Zer planteatu du ‘arazo’ hau konpontzeko irtenbide gisa? Bada, eskoletan uniformea ezartzea.
|
Gure ustez, hau guztia txorakeria galanta da. Alde batetik, pertsona bakoitzak aukera izan behar du nahi duena eta nahi duen moduan janzteko. Eta aipatzen duten janzkera hori beste bat. Beraz, tanga eramaten duena gustura sentitzen bada, eraman dezala. Gainera, erakusten dutena edo ikusten dena jantzi bat besterik ez da, eta ez ipurdia. Beste alde batetik, nahiz eta eskoletan uniformea inposatu, tanga eramaten duenak kalean eramaten jarraituko du, eta kalean ez al du probokatuko? Eta, ezin al da mutil bat beste zerbaitekin ere probokatu?
Baina, probokazioen kontu hau zer da? Zer gertatzen zaie mutilei probokatuak sentitzeko? Zergatik dira mutilak horrela sentitzen direnak?
|