euskaraz.net
Inkesta

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 65 2003/12 »  Inkesta



Iritzi-Miritziak
**

Donostiako Beharrak

Donostia hiri zoragarria dela inork ezin dezake uka. Donostian bizi garenak harro gaude gure hiriaz.
Hala ere, nahiz eta Donostia oso hiri gustagarria izan, baditu hutsuneak. Ikus dezakezuenez, gure 6. mailakoek emandako erantzunetan hainbat behar daude Donostian: frontoi gehiago auzoetan, Bidebietako parkea konpontzea
eta berritzea, atarietan eta eraikuntza publikoetan sartzeko arrapala gehiago jartzea, Igeldoko jolas parkea handitzea eta berritzea, txakur kaken arazoa konpontzea, behartsuentzat etxe bat moldatzea, aireportu handiago bat gertuago eraikitzea… Ideia hauek guztiak belarri egokietara iritsiko direlakoan, hortxe doazkizue sei iritzi.


Zer falta du Donostiak hiriburu ideala izateko?

Alex Beraza
DBH 6. maila.
Ander Mujika
DBH 6. maila.
Maider Murillo
DBH 6. maila.
Zenbait auzoetara joateko bidegorriak egin beharko lituzkete eta baita zebrabide gehiago ere. Añorga, Altza eta beste auzo batzuetako bizilagunei mesede egingo lieke bidegorri gehiago edukitzeak. Lurazpiko pasabideak baino zebrabideak jartzea egokiagoa litzateke ezinduentzat. Eta, nire ustez, zerbait egin behar da txakur kakekin. Kanpotarrek Donostia ezagutu nahi dute, baina azkenean zapatak zikinduta eramaten dituzte. Nik uste dut Donostiak beste aireportu bat behar duela, Hondarribiakoa txikiegia delako eta Donostiatik urruti samar dagoelako. Beste aireportu batek jende gehiago ekarriko luke gure hirira eta horrela turismoa indartuko litzateke. Bestalde, behartsuentzat eta etorkinentzat jateko, lo egiteko, garbitzeko eta lagunak egiteko beste aterbe baten beharra dagoela ere uste dut. Nire ustez, Donostian arrapala gehiago jarri beharko lirateke. Arrapala hauek beharrezkoak dira etxeko atarietara, eraikin publikoetara eta, nola ez, autobusetara sartzeko. Nire ustez, ezinduek asko eskertuko lituzkete arrapalak, beraien bizitza asko erraztuko litzatekeelako eta autonomoagoak izango liratekeelako. Beste edonorentzat ere mesedegarriak izan daitezke: haurrentzat bizikletak etxera igotzeko, gurasoentzat umeen kotxetxoak etxeratzeko...


Naiara Fuentes
DBH 6. maila.
Malen Martinez
DBH 6. maila.
Andrea Zubiri
DBH 6. maila.
Donostia zoragarria da, baina atrakzio parke berri bat beharko luke. Zergatik? Igeldokoa nahikoa zaharra delako eta txikientzako moduko jolasak direlako bertakoak. Eta, noski, guretzat oso aspergarriak dira, aspalditik ezagutzen baititugu. Igeldo hain leku ederra denez, parke eder batek jende asko erakarriko lukeela uste dut. Horrez gain, nik ez nuke besterik aldatuko. Horrela oso ondo dago. Gora Donostia! Igeldoko parkea handitu eta berritu egingo nuke: parkea txikia da eta han dagoen guztia ume txikientzat da. “Mendi errusiar” handiagoa jarriko nuke, oso aspertuta baikaude orain dagoenarekin. Horrez gain, auzo guztietan frontoiak egitea nahi nuke; frontoi publikoak eta ez pribatuak, bertan edonork pilota partidak jokatu ahal izateko. Nik Bidebietako parkea berritzea nahi nuke. Gauza askok konponketa behar dute: saskibaloi saskiek, adibidez. Zabuetan dabiltzan umeak ere alde batera erortzen dira, torloju bat gaizki lotuta dagoelako, eta horregatik ezin dira gora eta behera ibili. Ura edatera doazenenean, iturriak hasieran ur gehiegi botatzen du eta ezin da edan; ondoren, ordea, gutxiegi ateratzen da eta ez dago urik.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****