Urtero bezala, garai honetan, eskiatzea gustuko dutenak urduri eta irrikitan daude, gauzak prestatzen. Kirol garestia dela esan ohi da, eta neurri batean egia dela iruditzen zaigu:materiala, garraioa eta pisten batez besteko prezioa —90 eurokoa izan daiteke astebukaera batean—… Baina, hala ere, gazte gipuzkoarrak zaleak garela dirudi.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuen artetik, Donostiak du eskiatzaile gehien, eta badirudi gero eta gehiago direla. Pijoenak ote gara?
Eskiatzera goaz, baina nora?
Normalean eski-estazioek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte. Adibidez, alokairuan hartzeko materiala, haurtzaindegiak, eskian ikasteko oinarrizko ikastaroak, jatetxeak, hotelak...
Eski-estazio batetik bestera dauden aldeak kontuan hartzekoak dira eta horregatik, beheko taulan, gure hiritik gertuen dauden estazioen arteko konparaketa egin dugu.
|
Eski-estazio guztietan pistak bost zailtasun mailatakoak dira. “Baby”, hasiberrientzat; berdea, urdina eta gorria, maila ertaina dutenentzat eta azkenik, beltza, asko dakitenentzat.
Ondo eskiatzen ez dakitenentzat irakasleak daude, eta komenigarria da ikasle batekin aritzea, talde batekin edo irakasle bat norberarentzat hartuta. Irakasle bat hartzea ez da oso garestia, baina ordu egokienetan libre egotea zaila da. Izan ere, adibidez, bazkalorduan inork du monitorerik hartzen.
Dena bezala, eski-estazioak gero eta modernogoak dira.
Trineoak hartzea eta txakurrekin buelta bat ematera joatea ere modan dago.
Beraz, badakizu; eskiatzea gogoko baduzu, hartu zure gauzak eta prest egon zaitez elurra heltzerako. Eta ez baduzu inoiz eskiatu, denboraldi honetan proba ezazu!
|