|
Txiste kontari
**
|
Ikastolako bi ume jolasorduan. Batak besteari esan dio:
- Badakizu zer? Aita gerrara joan zenean bonba bat lehertu zitzaion eta metrailak begi bat hondatu zion. Kristalezko begi bat ipini zioten eta kristalezkoarekin beste begiarekin baino askoz ere hobeto ikusten du.
- A bai! Bada, nire aita ere, gerran egon zenean, etsaiek harrapatu eta eskuko hatz txikia hartu eta moztu egin zioten. Gero, behi baten titia jarri zioten hatz txiki puntan eta taberna batera kafe hutsa eskatu eta bere hatz txikitik tiratuz kafesnea lor dezake.
- Bai, bai, hori ikusteko dago.
- Bai, hala da, baina zure aitaren kristalezko begiarekin.
|
Gizon bat farmazia batera sartu da eta galdetu du...
- Ba al daukazue azido azetilsalizilikoa?
- Aspirina esan nahi duzu, ezta?
- Ah!! Izena ahaztuta neukan.
|
Izozgailuan dagoen tomate batek beste bati esan dio:
- Kaixo!
Eta besteak erantzun dio:
- Hara! Hitz egiten duen tomate bat!
|
Gizon batek andrea haurdun zuen, eta, klinikan zegoela jakinik, korrika sartu zen larrialdietara:
— Doktore jauna, doktore jauna, andreak haurra izan du eta ikusi nahi nuke.
— Nor zara?
— Xabier Martin.
— Bai, hirugarren solairuan.
Hirugarren solairura joan da, eta beste ate bat ireki, eta...
— Doktore jauna, doktore jauna, andreak haurra izan du eta ikusi nahi nuke.
— Begira, zure andrea oso ondo dago. Ez da inongo arazorik izan, baina semeak...
— Zer gertatu da? Zer gertatu da semearekin?
|
— Ez, gertatu ez da ezer gertatu. Oxigenoa jarri behar izan diogu.
— Kaka zaharra! Nik Andoni jarri nahi nion.
|
Gazte bat etxera joan da eta aitari esan dio:
— Aita, aita, bi albiste dauzkat zuretzat. Bata ona eta bestea, txarra.
— Ona esaidazu...
— Drogak utzi ditut.
— Ederki, bazen garaia, bazen garaia. Eta txarra?
— Ez dakidala non utzi ditudan. |
Agure bat medikuarenera joan da.
- Doktore jauna, doktore jauna, begira, potentzia sexuala jaitsi nahi nuke.
- Baina, baina, baina... Zure adinean potentzia sexuala buruan egoten da.
-Horixe nahi dut: jaistea, jaistea…
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|