euskaraz.net
Entzundakoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 65 2003/12 »  Entzundakoak

Entzundakoak
***

Gisela

“Más allá”

La Oreja

de Van Gogh

“Lo que te conté mientras te hacías la dormida”

El canto del loco

“Estados de ánimo”

Aurtengo udan Giselak “Más allá” izeneko lana kaleratu du. Lan honetan abeslari katalanak lehenengo diskoaren estiloari jarraitu dion arren, azken hau helduagoa eta trinkoagoa da. Amodioa da gai nagusia. Berrikuntzak sartu nahi izan ditu Bartzelonako kantariak eta azken diskoan katalanez eta ingelesez abesten du. Gainera, kanta batzuen letrak kantariak berak egin ditu.
Gogoratuko duzuen bezala, kantari honek Operación Triunfo lehiaketan parte hartu zuelako lortu zuen ospea. Bertan ari zenean, “Peter Pan II” filmearen soinu-banda egiteko aukeratu zuten. Handik gutxira bere lehen diskoa kaleratu eta izugarrizko arrakasta lortu zuen. Pasa den udan Txileko Viña del Mar hirian “Festival de la Canción” txapelketan “Este amor tuyo” abestiarekin abeslari eta abestirik onenen sariak jaso zituen.
2003ko apirilaren amaieran “La Oreja de Van Gogh” taldeak hirugarren lana kaleratu zuen. Amaia, Xabi, Pablo, Alvaro eta Haritzek osatutako taldea 1996. urtean sortu zen.

Urte hartan zenbait lehiaketatan parte hartu zuten. Ez zuten arrakasta handiegirik izan, 1997an Donostia Hiria Pop-Rock lehiaketa irabazi arte. Orduan Sony Music diskoetxeak kontratatu zituen. 2000. urtean “El viaje a Copperpot” bigarren diskoarekin arrakasta izugarria lortu zuten.

Taldearen abestiak pop-naif estiloan sailkatu ohi dira. Ohikoak diren gaiak lantzen dituzte —maitasuna, bereziki— baina oraingoan letrak aurrekoak baino konpromiso handiagokoak dira. Adibidez, nazionalismoa edo Kubako egoera aipatzen dira.
2003. urtean talde madrildar honek bi lan aurkeztu ditu. Lehenengoa otsailean kaleratu zuten eta Sala Caracol izeneko musika aretoan zuzenean grabaturiko diskoa da. Bigarrena maiatzean plazaratu zuten, “Estados de ánimo” izenburupean.

Dani, David, Chema eta Jandrok osatzen dute talde hau eta lagun batzuen bileretatik sortu zen 1997an. Batez ere pop estiloa lantzen dute eta batzuetan rocka ere bai. Gaiei dagokienez, amodioa, festak, neskak, sentimendu sakonak... jorratzen dituzte.

Gitarren erabilera areagotu dute eta kementsuago ari dira, pop zuzenagoa lortuz. Estilo apala baina kalitatezkoa. Batzuen ustez, oso zaila izango da “A contracorriente” diskoarekin lortutako arrakasta berdintzea.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****