|
"Lan hauek beharrezkoak dira"
Berrikuntza lanei buruzko informazio gehiago lortzeko, gure zuzendari Itziar Bujanda elkarrizketatu dugu.
Peñaflorida zaharkituta al dago?
Nire ustez bai; gauza asko zaharkitzen hasi dira eta itxura aldatu behar da.
Zertarako izango dira obrak? Eta zergatik egingo dira?
Teilatua aldatuko dute itoginak ditugulako; ikastetxea moldatuko dugu, leku gehiago izateko; eta leiho berriak jarriko ditugu. Parean anbulatorioa egingo dute.
Institututik joan beharko dugu beste norabait? Zenbat denboraz?
Obretan, ezingo gara denok hemen egon. Ez dakigu nora joango garen, baina seguruenik ez gara beste auzo batera joango.
Beharrezkoak al dira obra hauek?
Gure ustez, beharrezkoak dira; sei urte daramatzagu hemen D.B.H. ematen, baina gu etorri baino lehen urte dezente zeraman konponketa garrantzitsurik gabe.
Diru asko beharko al da obrak egiteko? Eta nondik lortuko da dirua?
Ez dakigu, baina ziur aski bai, obra handia baita. Dena dela, ez dakigu kopuru zehatza, administrazioak ordainduko duelako.
|
1965etik ez da institutuan berrikuntzarik egin
Joan den urtean esan genizuen Peñaflorida institutua zaharkituta zegoela: ate asko erdi hautsita, itoginak, pasabide estuak, areto nagusia zahartuta, liburutegirik gabe, irakasleen eta gurasoen arteko elkarrizketak egiteko bilera gelarik gabe...
Izan ere, 1965. urtean eraiki zenetik, ez da berrikuntzarik egin, eta noski, horrelaxe dago. Guraso batzuek diotenez, ez da ezer aldatu beraiek hemen ikasi zutenetik. Gainera, arazoa larriagoa da orain, garai batean baino ikasle eta gela gehiago baitaude gaur egun institutuan.
Duela gutxi jakin genuen obrak egingo zirela, eta dagoeneko hasiak dira. Hau dela eta, ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak oso kezkatuta ageri dira, auzotik mugitu beharko ote dugun zurrumurrua zabaldu delako.
|