euskaraz.net
Iritzi-Miritziak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 67 2004/03 »  Iritzi-Miritziak

Sentimenduak eta udaberria

***



Nola izan daiteke mundua horrelakoa? Denok burutik gaixo ote gaude? Edonora begiratuta ere borrokak, eztandak, hildakoak, tristura, negarra… Horrelakoak behar ote ditugu emozioak ditugula sentitzeko? Gure ondoan dagoena ez zaigu inoiz aproposa iruditzen eta guk, besteen gustuko izateko, gure izaeraren itxura bat besterik ez dugu agertzen. Armadura jantzita goaz beti, gu garena estaliaz, eta ezinezkoa da gu zer garen jakitea. Gure beldurrak, segurtasun falta, aurrera egiteko gogo eskasa… hauek guztiak ezkutatuta geratzen dira armaduraren barruan. Armadura distiratsua agertzen da, koloretsua, argitsua, zaratatsua. Ikusgarria, bai ikusgarria benetan, gizakiak erakusten duen erakusleihoa, baina garrantzitsuena erakusleihoaren atzean geratzen da, inork ikusteko edo sentitzeko aukerarik gabe. Bakardadearen isiltasuna, alaitasunaren argi eza, laztanen beharra… hauek dira gure gizartean geroz eta gehiago ikusten diren gazi-gozoak, eta hauek, bai hauek guztiak dira denok kanpora atera beharko genituzkeen emozioak. Duela egun batzuk, Picassoren Gernikak bere kabuz bizia hartu zuela zirudien horretan, zenbait atsekabe agerian geratu ziren horretan, orduan izan ginen gehienok gure emoziorik sakonenak sentitzeko gai. Horrelakoetan besterik ez ote gara sentitzeko gai? Udaberriko txikori eta bitxi loreek ez ote dute gure sentimenduak agerian uzteko gaitasunik?







Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****