euskaraz.net
Han eta hemen

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 67 2004/03 »  Han eta hemen

Han eta hemen

**

Ospetsuen sinadurak



Ospetsuen sinadurak, maiz, bereziak izaten dira, baina beraien artean ezberdintasun ugari daude.

Futbolariek nahiko sinadura antzekoak dituzte eta beraien izenak ez dira gehiegi ulertzen, ez baitute sinatzeko astirik izaten.

Abeslariek, berriz, asko zaintzen dute sinadura, eta irakur errazagoak dira.
Izen artistikoa izaten da eta askotan bihotz edo lore batez apaindua.

Aktoreek beraien nortasuna erakusten dute sinaduretan. Julia Robertsek izaera erreboltaria eta jazarlea duela aitortu du eta bere sinaduran hori begiztatzen da. Filmetan, bere pertsonaia erabat egokitzen da bere benetako izaerarekin.

Dirudienez, famatuek orduak pasatu ohi dituzte sinadura egokiak lortzeko.

M. Mendiluce eta C. Movilla


Etxe gorria



1896ko donostiarrentzat etxerik sinbolikoena Uliako etxe gorria zen. Oso misteriotsua zen, eta jendeak bertan ez zela inor bizi uste zuen. Benetan, familia aberats batena zen, baina inork ez zuen inoiz haien berririk izan. Uliako garai hartako transbordadorearen geltoki ondoan zegoen.

Behin, ibilgailu bat amildu eta dena egur eta kable multzo eginik geratu zen. Donostiarrak goibeldu ziren, baina urteak pasatu ahala, tranbiari esker berriro igo ahal izan ziren. Gaur egun etxea berdez margotu dute eta Uliako askaldegia da.

M. Aramburu eta M. Cascajo.


Tarzan, Tintin eta Popeyeren 75. urtebetetzea





1896an komikia sortu zenetik, bilakaera handia izan du. Lehen komikiak egunkarietan agertu ziren. 1929an, ordea, komikiek tebeo itxura hartu zuten. Popeye, Tarzan eta Tintin orduan jaio ziren, eta 75. urteurrena ospatu dute duela gutxi.

Lehenak Popeyeren komikiak izan ziren, E. Segar idazlearenak, eta arrakasta handia lortu zuten.
Handik gutxira, E. Ricek “Tarzan” argitaratu zuen. Lau film daude jada honi buruz. Azkenik eta kasualitatez, Tintin agertu zen, G. Remi Hergé-k boy scout bat eta bere txakurraren pertsonaiak sortu zituen egunkari batentzat. Jendeari asko gustatu zitzaion, eta horregatik Hergé komikiak egiten hasi zen.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****