euskaraz.net
Txiste kontari

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 67 2004/03 »  Txiste kontari



Txiste kontari

**





Fernando etxeko atarian da eta ezin du atea ireki. Orduan bere bizilagun bat agertu da eta galdetu dio:
Baina Fernando, zertan ari zara?
Ba... ezin dut atea ireki.
Ekarri giltza hori... Baina, Fernando, hau supositorioa da!!
Orduan non utzi ote dut giltza?




Xerifa zaldi gainean doa. Zalditik jaitsi eta taberna batean sartu da. Mosto bat edan du, kanpora atera da eta bere zaldia arrosaz margotuta dagoela ikusi du. Sartu da berriro eta esan du:
Zeinek margotu du zaldia? Zein izan da? Jaiki da gizon indartsu bat eta esan du:
Ni izan naiz!! Zer gertatzen da?
Ezer ez, ezer ez! Beste pintura kapa bat ematea nahi nukeela, besterik ez!




Aizu apaiza, nire aitak txerria hilko du.
Ba esan emateko urdaiazpiko pixka bat. -Bale, esango diot .
Aizu apaiza, nire aitak ez du txerria hil.
Zer dela-eta?
Sendatu delako.




Mutiko batek bere lagunari:
Badakizu zer gosalduko duen nire arrebak hemendik aurrera?
Ez... Zer?
Principe gailetak eta Ortiz madalenak.


Jaimito gamelu bat erostera doa eta honela mintzo zaio dendaria:
Zer nahi duzu?

Eta Jaimitok:
Gamelu bat.
Baduzu bat “uf” esaten baduzu, poliki joaten dena.“uf-uf” esaten baduzu, azkarrago. Eta “uf-uf-uf” esatean oso azkar. Gelditzeko, “amen” esan behar diozu.
Beno ba hau erosiko dut. Handik gutxira “uf” esan zuen eta gamelua oinez hasi zen, geroago “uf-uf” eta gero “uf-uf-uf”. Amildegi bat ikusi zuen Jaimitok eta ganbelua gelditu egin nahi zuen: -Ai ama, nola gelditzen da? Aitaren, semearen, espiritu santuaren izenean, amen. Uuuuffffff...




Bi lagun elkartu dira kalean eta batak besteari:
Kaixo, zer moduz zure gitarra berriarekin?
Bota egin dut.
Zergatik?
Zulo bat zeukalako.




Bazen behin familia berde bat etxe berde batean, leiho berde batzuekin eta lorategi berde batekin. Ume berdeetako batek, leiho berdetik salto egin zuen lorategi berdera, eta, gurutze gorrikoak etorri zirenean txistea izorratu zuten.




Ama, ama ikastolako mutilek txikle bat ematen didate zuhaitzetara igotzen banaiz!
Baina, ez al zara konturatzen kuleroak ikusteko egiten dutela?
Bai, badakit, baina ni azkarragoa naizenez, kuleroak kendu egiten ditut.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****