euskaraz.net
Bertsoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 67 2004/03 »  Bertsoak

Bertsoak

***

Ibai-Matia



-1-
Lehenengo bisita
ikastolan bertan
eraikuntza ikusiz
bideo batetan.
Gero joan behar ginen
beste bi alditan
zer den eta norentzat
Matia benetan.
-2-
Intergenerazio
proiektu batean
aritu gara Ibai
Matia artean.
Haurrak interesatuz
bertara artean
baina harritu ziren
haruntz iristean.


-3-
Matiara joan ginen
lehenengo aldia
harriduraz ikusiz
bertako guzia.
Galderak erantzunez
haien ausardia
batzuk kontatu zuten
bizitza erdia.
-4-
Berriro joan ginen
gu astebetera
han dauden helduekin
jolas egitera.
Elkarrekin jolastuz
guztiok batera
gazteok eta zaharrak
dibertitutzera.


-5-
Ipuinen kontaketaz
dena dugu buka
aitona batek zuen
ardura hartuta.
Berari trebezia
ezin zaio uka
haurrok geratu gara
guztiz harrituta.




Telebista

Gaur egun telebista
ikusten da ugari,
orduak eta orduak
begira berari;
marrazkiak, kirolak
hamaika irudi,
bere aurrean denok
gaude adi-adi.


Telebistan daukagu
ikusteko asko,
baina ez jarri dena
ikusteko pronto;
aukeratu ezazu
duzuna gustoko,
eta gainontzekoari
egiozu uko.
Neska mutilok maite
dugu telebista,
makina bat programa
beste hainbat artista;
izendatzen hasita
ezin buka lista,
denak ezin ikusi
zaindu behar da bista




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****