euskaraz.net
Ikusitakoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 67 2004/03 »  Ikusitakoak

Ikusitakoak

***



“Gothika”



Datuak
Zuzendaria : Mathieu Kassocitz
Aktoreak : Halle Berry, Robert Downey, Penelope Cruz…
AEB, 95 minutu
Mota : Beldurrezkoa

"Bajo el sol de la Toscana"



Datuak
Zuzendaria : Audrey Wells
Aktoreak : Diane Lane, Sandra Oh
AEB, 114 minutu
Mota : Amodiozkoa

“Cuando menos te lo esperas…”



Datuak
Zuzendaria : Nancy Meyers
Aktoreak : Jack Nicholson, Diane Keaton, Frances McDormand, Keanu Reeves, Amanda Peet
AEB, 117 minutu
Mota : Komedia erromantikoa.
Miranda Grey doktorea psikologo kriminalista bikaina da. Senarraren agindupean Woodwardeko emakumeen psikologia instituzioan egiten du lan. Bertan Chloe bezalako paziente zoratuak tratatzen ditu. Hiltzaile karismatikoa da Chloe eta tortura satanikoen aitorpenengatik zorotzat hartu dute doktoreek. Baina, Mirandaren bizi zoriontsu eta lasaia zorigaitz bihurtuko da neska gazte batekin topo egin eta bere imaginaziotik haratagoko amesgaizto batean murgiltzen duenean. Beldurrezko film gehienen antzera beldurra eragiten du. Baina entretenigarria da eta hasierako enigmek amaiera ere halako egiten dute. Halle Berry eta Penelope Cruz bezalako aktoreak agertzen dira filmean eta arratsalde on bat igarotzeko aproposa da. Frantseska idazle estatubatuarra dibortziatuta dago. Dibortzioaren ondorioz ezin idatzi dabil, eta gainera lur jota dago. Bere lagun eta sendagileak 10 egunetarako Toscanara joatea gomendatu dio. Han etxe polit baina zahar bat ikusi eta erosi du, bizitza berri bat hasteko asmoz. Han ezkondu eta familia bat osatu nahi du. Denborarekin etxe zaharra eraikuntza polit eta liluragarri bihurtzen ari den bitartean, protagonistari eta honen lagunei gauza asko gertatzen zaizkie. Azkenean, ametsa errealitate bihurtzen da, Frantseskak beste idazle estatubatuar bat ezagutu eta maitemindu egiten da. Frantseskari pasatzen zaion istorioa oso polita da eta, gainera, filma adin guztietako jendearentzat egina dago. Harryk, 60 urteko aberats batek, 30 urte baino gutxiagoko neskekin ateratzeko ohitura du. Asteburu batean, neska-lagunaren ama ezagutzen du, Erika izeneko komediagile ospetsua. Ondoren, Harryk bihotzekoa izaten du, eta Erikarekin oso gaizki moldatzen den arren, Erikak zaindu beharko du. Horrek gauzak aldatuko ditu eta beraien harremana hobetuko da.
Oso pelikula entretenigarria da. Jack Nicholson eta Diane Keaton bezalako aktoreek ere dena hobetzen du. Bien antzezpena benetan ona da eta bigarren mailako aktoreak ere ez dira atzean geratzen.
Ikusleak tarte on bat pasatzea eta etengabe barre egitea. Merezi du jendearen ustez “urteko komedia” izango dena ikustera joatea.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****