euskaraz.net
Irakurritakoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 67 2004/03 »  Irakurritakoak



Entzundakoak

***



Liburua:
“Amodioaren gazi-gozoa”
Egilea:
Aitor Arana
Argitaletxea:
Ibaizabal
Liburua:
“Galtzerdi suizida”
Egilea:
Mariasun Landa
Argitaletxea:
Elkar
Liburua:
“Krokodiloa ohe azpian”
Egilea:
Mariasun Landa
Argitaletxea:
Alberdania
Gasteizeko neska bat asteburuetan eta oporretan bere familiarekin Nafarroako herrixka bateko baserri batetara joaten zen. Ez zuen oso gustuko oporretan hara joatea, baina aitak behartzen zuen. Egun batean, asperturik zegoela, baserriko ganbaran botila eta aldizkari batzuen artean, liburuxka zahar bat aurkitu zuen. Ez zuenez ezer egiteko, liburuxka irakurtzen hasi zen eta berehala konturatu zen garai batean baserri hartan bizi izan zen neskato baten egunerokoa zela.

Eguneroko honetan neskaren gorabehera guztiak agertzen zaizkigu: ume zela aitak saldu egin zuela, gaztetako sekretuak, amodio kontuak, baserriko bizilagunekin izandako harremanak, baserritik joan ondorengo istorioak…..

Liburua interesgarria eta atsegina iruditu zait eta hiztegi aldetik ez du zailtasunik. Bertan garai batean gure herrialdean seme-alabekin egiten ziren bidegabekeriak eta orduko bizimodua azaltzen zaizkigu.

Maialen Calvo
Mariasun Landak liburu honetan kanpotik berdinak direnak barrutik desberdinak izan daitezkeela kontatu nahi digu. Hori adierazteko bi galtzerdiren arteko desberdintasunak azaltzen dizkigu. Galtzerdi batek beste guztiak bezalakoa izan nahi du, berdin dio zulo bat izatea, bost axola zer gertatzen zaion... Beste galtzerdiak, berriz, bizimodua aldatu nahi du, ez dago konforme egokitu zaion bizitzarekin, sentimenduak ditu eta bere ustez, galtzerdi arrunta izanik, sufritu egiten da. Orduan, egun batean, nagusiak lehortzeko zintzilik utzi ondoren, bere burua laugarren solairutik botatzea erabakitzen du. Hortik aurrera hamaika abentura gertatuko zaizkio, batzuk arriskutsuak, esaterako, bere burua gladiadore bihurtua ikusten duenean, besteak barregarriak, eta baita atseginak ere, maitemindu eta guzti egingo baita.

Liburua asko gustatu zait galtzerdiari abenturak gertatzen zaizkiolako. Gustura irakurtzen da, arina eta erraz ulertzeko modukoa.

Patricia Morcillo
J.J. bankuetxe batean lan egiten duen mutil arrunta da. Bakarrik bizi da eta bere bizitza ohikoa da. Egun batean bere ohe azpian begiratu eta.... krokodilo bat aurkitu zuen. Handik aurrera, bere bizitza aspergarria aldatzen hasten da.

Liburuxka hau irakurtzea atsegina da, jakin-mina pizten dizu ez dakizulako zer gertatuko den, nola bukatuko den horrelako hasiera duen istorio bat. Orri bakoitzak harritzen zaitu, harrigarria eta dibertigarria da bakardadearen azalpena eta honek dakartzan ondorioak Mariasun Landak liburu honengatik hartu duen saria benetan merezi du.

Alba Lizarraga




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****