|
**
Internet helbideak
Interneten badira hamaika aukera. Sare zabal horretan euskarak ez du izugarrizko lekua, baina aldi berean euskarazko webgune interesgarri ugari dago. Euskaraz ere nabigatzeko, hemen dituzue zenbait helbide.
|
www.gordiscos.com
Musika gogoko baduzue, bertan aurkituko duzue, segur aski, zure talde gogokoarenari buruzko informazioa eta beste askorena ere. Baina ez dira musika taldeen diskoen izenak eta kantak bakarrik agertzen, hauen inguruan sortzen diren berriak eta gorabeherak ere webgune honetan daude. Gainera, orri hau euskaraz, gazteleraz edo ingelesez ikus daiteke.
|
|
|
www.jaiak.net
Interneteko helbide honetan, euskal herriko jaien zerrenda aurki dezakezu, gainera, ekitaldiak, kirolak, musika, eta beste hainbeste datu interesgarri ere eskura ditzakezu. Zure herriko festetan ateratako zure edo zure lagunen baten argazkiren bat edo azal daiteke! Argazki mordoa dago zure eskura!
|
|
www.arrakis.es/ ~alf_irun/aurkibidea.html
“Kart”-en mundua nolakoa den jakin nahi baduzu, edo zale amorratua baldin bazara, hemen duzu bilatzen hari zinena! Euskal herriko karting batzordearena da web orri hau, eta bertan lehiaketak noiz diren, nola parte hartzen den, sailkapenen informazioa, eta abar, aurki dezakezue.
|
|
|
www.hiru.com
Ikaskuntza etengabearen gunea. Hiru atal: Gaiak (matematika, fisika, kimika, biologia, teknologia berriak, euskara, euskal literatura, gaztelera...), Hobeto bizi (aisialdia, eskola laguntza, ohitura osasungarriak...) eta Aisia (bidaiak, zinea...). Bertan errezetak: txokolate-irabiakia. Kontsultak egiteko aukera ere badago. Merezi du begirat’zea.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|