|
hara eta hona
Filmeetan askotan ikusi ditugu usoak leku batetik bestera mezuak eramaten. Baina, ba al zenekien etxe ondoan ere baditugula uso mezulariak? Fernando Garmendiak uso ugari ditu eta gaiaz zertxobait gehiago jakin asmoz, berarekin aritu gara. Usoak nola zaindu behar diren, zer nolako ibilbideak egiten dituzten, uso mezularien lehiaketak nola egiten diren eta beste hainbat kontu azaldu dizkigu Fernando Garmendiak.
Fernandok azaldu digunez, bere usoetako batek behin Lilletik (Frantzia) Añorgarainoko bidea egin zuen. Hau da, 1.000 kilometro baino gehiagoko ibilbidea egin zuen. Horrelakoak eta bestelakoak jakin nahi baldin badituzu, AUZOKA honetan aukera bikaina duzu. Fernandoren arabera, gainera, animaliak gustuko badituzu, zaletasun hunkigarria irudituko zaizu usoak zaintzea.
|
Donostia Auzoka
Isidro deuna Astigarragan
Egiako lur azkpiko pasabidea aztergai
Sahararekin elkartasuna
Han eta hemen
Forum Bartzelona 2004
Erreportajea
Pinu beldarra, gure pinudietako gaitza
Munduko tximeletak ikusgai Irunen
Ekologia
Iberdrolaren energia berdea
Ingurumen trena Donostian izan zen
Kirola
Hegazkin pilotu izateko eskolarik ez
Gizartea
Udako oporrak iristear
|
Numantziatik Realari begira
|
Xabi Alonso oso ezagun bihurtu da gure artean, futbolari bikaina baita. Baina, anaia, Mikel ere ez da futbolari makala. Une honetan, Numantzia futbol taldean ari da jokatzen, Realak utzita. Baina, bere helburuak, noski, beste batzuk dira: Realean jokatzea, Bartzelonara edo Real Madrilera joatea...
Baina, Mikel Alonsorekin ez dugu soilik futbolaz hitz egin. Eskola garaiko kontuak esan dizkigu eta azaldu digunez, ikasle fina izan da. Hizkiekin letrekin baino hobe moldatzen den horietakoa da.
|
|