|
**
“Futbolari ez banintz,
musikari nintzateke”
|
Mikel Alonso 1980. urtean jaio zen Tolosan. Urteotan Antiguokon, Athleticen, Sansen eta Realean jokatu du. Aurten, Numantzian ari da. Realaren lehenengo taldean 155 minutu jokatu ditu. Realaren bigarren taldean, ordea,
|
103 partida jokatu ditu eta zortzi gol sartu.Txikitan, bere familiarekin Bartzelonara joan behar izan zuen, bere aita (Periko Alonso), Barça-k fitxatu baitzuen. Normalean erdilari gisa jokatzen du, postu giehenetara moldatzen den arren.
|
Ikastolako taldeaz aparte, zein beste taldetan jokatu izan duzu? Zeinetan egon zara gusturago?
Antiguokon, Tolosan, Athletic-en, Sansen eta Realean. Ba... gustukoen, agian, Antiguoko.
Zenbat urterekin hasi zinen futbolean jokatzen?
Betidanik, ez dakit, aukera duzunean, korrika hasten zarenean, ez dakit, agian 2-3 urterekin baloiarekin etxean ibiliko nintzen. Aitak ere jokatzen zuen futbolean eta...
Nork bultzatu zintuen futbolera?
Bultzatu inork ez, baina nabarmena da aita futbolean aritu zela eta hori ziur nago inportantea izan dela azkenean futbolean ibiltzeko.
Numantziak lehenengo mailara igotzeko aukerarik ba al du?
Bai, aukera asko ditu.
Zer duzu nahiago, Realean egon eta ez jokatu edo oso gutxi jokatu, edo Numantziarekin partida guztiak jokatu?
Zuk zer pentsatzen duzu? Ba... Numantziarekin partidak jokatu.
Espainiatik kanpo zein taldetara joango zinateke? Eta Espainian? Zergatik?
Ez dakit, talde askotara. Ez daukat bat bereziki gehiago maite dudanik. Ba ez dakit, Real Madrilera edo Bartzelonara, bi horietako batera. Real Madrilek oso ondo jokatzen duelako eta oso onak direlako eta Barça beti izan dudalako pixka bat nire barnean. Txikitan Bartzelonan bizitzen egon nintzen eta...
Nola doa aurtengo denboraldia Realarentzat? Zergatik erabateko aldaketa? Eta Numantziarentzat?
Beno, Realarentzat ez doa oso ongi. Joan den urteko emaitzak ikusi eta gero, jendeak asko nahi du, oso ondo jokatzea, partida guztiak irabaztea eta beno, aurten ez dabil horren ondo, ez? Aldaketa ez da erabatekoa izan, lehengo urtean golak sartzen ziren eta aurten ez, Champions-a jokatu du eta...
Numantziarentzat oso denboraldi ona da! Taldea zegoen mailan mantentzeko moduan egina zuten, ez zuten diru asko gastatu eta guztia oso ondo ateratzen ari da, bigarren postuan baikaude. Oraingoz, oso oso ondo goaz.
Ohituraren bat ba al duzu zelaira atera baino lehen?
Ohiturarik ba... ez, batzuetan saiatzen naiz eskuineko hankarekin ateratzen, baina ez dakit beti betetzen dudan ere.
Zer iruditzen zaizu estadio berria?
Ondo, ea egiten den. Oso ondo iruditzen zait harmailak hurbilduko dituztelako.
Jokalaria izateari uzten diozunean, zer egingo duzu? Entrenatzailea izatea gustatuko litzaizuke?
Ba... ez dakit, agian bai.
Zein taldetan gustatuko litzaizuke futbol jokalari karrera bukatzea?
Boca Juniors-en, Argentinan.
Zure aisialdian zer duzu gustukoen?
Ba... irakurtzea edo neskarekin hortik ibiltzea, zinemara joatea...
Zein musika entzuten duzu? Eta zein talde duzu gustuko?
Ba denetatik, azkenaldi honetan flamenko disko bat bilatzen ari naiz.
|
Gehien gustatzen zaidan taldea Led Zeppeling da.
Zeintzuk dira gustatzen baina praktikatzen ez dituzun kirolak?
Mmm... ez dakit, esku-pilota, pala, saskibaloia, golf-a, azken batean pilota batekin praktikatzen diren kirolak. Eta ikusle bezala ba...asko, asko, ez dakit, txirrindularitza denean, etapa polita, baina ez daukat bat konkreturik
Futbolari ez bazina zer gustatuko litzaizuke izatea?
Ez dakit, musikari edo.
Realean nor duzu lagunik minena? Eta Numantzian?
Ba... denekin berdin, ez daukat hola lagun minik, baina Gurrutxagarekin harreman ona daukat. Numantzian ez dago inor konkretuki.
Zein da izan duzun entrenatzailerik gogokoena? Zergatik?
Galdera honetan beti erantzuten dut Txorun, Antiguokon entrenatu ninduena. Txikitatik entrenatu ninduen eta beno, oso oso entrenatzaile ona da. Gainera, esan daiteke nire lehen entrenatzaile serioa izan zela.
Ikastolan, ikasketetan, ondo joan al zitzaizun?
Bai, nahiko ondo, nahiko ona izan naiz.
Ze gaietan moldatzen zinen hobe?
Hizkiekin zenbakiekin baino hobe.
Zein duzu oroimenik politena? Eta txarrena?
Ikasle garaian komunikazio bideak gaia oso gustuko nuen. Show-ak egiten genituen, grabatzen genuen, programak egiten genituen... Gainera, klase honetan askatasun handia genuen. Txarrena... klaseak (barre egin du).
Zerbait ikasten ari al zara?
Bai, enpresaritza.
Zenbat hizkuntza dakizkizu? Zeintzuk?
Hiru: euskara, gaztelera eta ingelesa.
Zein iritzi duzu dopin-az?
Dopin-az, ba... beno, ez zait ondo iruditzen. Hobe ez balitz dopin-ik egongo eta denok hutsetik hasiko bagina.
Interneten ibiltzen al zara?
Oraintxe hasi naiz, eta oso txarra naiz, batere ez dakit. Gainera, orain dela gutxi korreo bat ireki nuen eta borratu egin zidaten. Baina esaten dizut, oraintxe hasi naiz.
Zein duzu janaririk gustukoena?
Amak prestatzen duen xerra, arrautza frijituarekin.
Zein duzu kirolaririk gustukoena?
Michael Jordan.
Zein da zure jokalaririk gustukoena Realean? Eta Realetik kanpo? Eta edozein garaitako bat hautatu beharko bazenu...
Realean, ba... Xabi Alonso (barre egiten dugu); Realetik kanpo, Zidane; eta edozein garaitako bat, Kubala.
Bidaia bat oparituko balizute, nora joango zinateke?
Buenos Aires-era.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|