euskaraz.net
Energia berdea

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 68 2004/05 »  Energia berdea



Ekologia

***

Iberdrolaren energia berdea

Energia-iturri berriztagarriak erabiltzen
dituzte energia berdea lortzeko

Azken aldi honetan, telebistan energia berdearen aldeko iragarki pila ikusten ari gara. Esaten digutenez, elektrizitatea kontsumitzerakoan, naturaren alde egin dezakegu. Guk, jakinminez, enpresa iragarlearengana, Iberdrola, jo dugu gehiago jakiteko. Hona hemen lortutako informazioa.



Iberdrolak produktu berri bat atera du, “Energía verde Iberdrola” deiturikoa. Konpainiak energia berriztatzaileen aldeko apustua egin du. Lehenengo aldea da, lantegiek, erakunde publikoek eta herritarrek %100nean energia-iturri garbietatik ateratako elektrizitatea kontrata dezaketela. Dagoeneko Iberdrolaren bezero direnek eta oraindik ez direnek ere kontrata dezakete.

Familia batek, behar duen energia lortzeko 1.900 kilogramo CO2 kanporatzen dira atmosferara. Iberdrolaren energia berdearekin ez da atmosferara CO2 kanporatzen. Produktu honekin Iberdrolak urrats bat gehiago eman du ingurumenarekiko konpromisoarekin, eta bezeroari natura garbi mantentzen laguntzeko aukera eman zaio.

Iberdrolako energia berdea telefonoz kontrata daiteke bezeroarentzako arreta telefonoaren bidez (901-20-20-20), internet bidez www.iberdrola.com -en edota konpaniaren bulegoetan.
Zer da energia berdea?

Energia berdea iturri berriztagarrietatik ateratakoa da. Energia iturri arruntak (petroleoa, ikatza, gasa...) agortzen ari dira. Duela milaka urte sortu ziren eta guk lur azpitik ateratzen ditugunean ezin ditugu berriztatu. Horregatik, poliki poliki, agortzen ari dira. Gainera, iturri hauetatik energia ateratzen dugunean asko kutsatzen dugu natura, normalean erre egiten ditugulako.

Energia iturri berriztagarriak ez dira inoiz agortzen, hor egongo dira betirako. Eta gainera, energia lortzeko ez da kutsatzen. Horregatik, esaten da energia garbia eta berdea dela. Energia iturri hauek haizea, eguzkia, lurraren beroa, itsasoa...dira.

Dagoeneko ohitu gara gure mendietan haize errotak ikustera, etengabe jiraka. Elektrizitatea sortzen ari dira. Zenbait etxetan eta eskoletan eguzki plakak ikus ditzakegu. Zelula fotoelektrikoen bidez eguzkiaren energia elektrizitate bihurtzen da.

Beraz, hemendik aurrera denok daukagu aukera kontsumitzen dugun energia garbia izateko. Orain posible da. Aukera kontua da.







Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****