euskaraz.net
Kirol hegazkinak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 68 2004/05 »  Kirol hegazkinak



Kirolak

***

Euskaldunak hegan

Nori ez zaio gustatzen hegan egitea? Edonori gustatzen zaio hegan ibiltzeak ematen duen askatasun sentsazioa lortzea, mundua goitik ikustea edota errazago bidaiatzeko aukera izatea. Hori guztia hegazkinei esker lor dezakegu.




Sekulako asmakizuna izan ziren hegazkinak. Bere garaian oso makina preziatuak zirela ez da ahaztu behar. Gaur egun, berriz, edonoren esku dago hegaldi bat egitea. Are gehiago, Euskal Herriko hiri garrantzitsuenetan kirol hegazkinetan hegaldi laburrak egiteko aukera dago, oso prezio onean gainera.

Hegaldi hauek zein bestelako hegaldi arruntek, eragina dute pertsonengan eta benetako zaletasuna sor dezakete. Zaletasun horrek sortzen ditu arazoak. Izan ere, pilotu izan nahi duten Euskal Herriko gazteek ezin dute bertan ikasi, baliabiderik ez baitago. Horregatik, atzerrira joan behar izaten dute. Askotan beste lanbide bat aukeratzen dute, hemen ez baitago benetan merezi duen hegazkin eskolarik.



Hegazkin eskolak

Euskal Herrian dauden aireportuak nahiko dira eskola bat egin dezaten. Gipuzkoan bertan, Hondarribiko aireportuan, tokia bada, ez baitago aire trafiko handiegirik. Gainera, instalazioak nahiko xumeak direnez, ez dago alderik aireportu honen eta aerodromo baten artean.

Berez, Gasteizen, badago hegazkinak
gidatzen ikasteko eskola moduko bat; baina Madrilgo eskola handi baten instalazio txiki bat besterik ez da eta, dirudienez, ez du ia ikaslerik. Beste eskolaren osagarri bezala funtzionatzen du, ez eskola oso bezala.

Beste toki askotan badituzte eskola propioak, garrantzi handikoak, gainera. Adibidez, Kanariar Uharteetan ospe handiko instalazioak daude eta bertako pilotuak oso ezagunak izaten dira. Pena da Euskal Herrian horrelakorik ez izetea, etorkizunerako oso langile garrantzitsua baita.



Hau guztia kontuan hartuta, hainbat ondorio atera daitezke. Lehenik eta behin, pilotu euskaldun gutxi dagoela; beraz, nekez entzungo diogu hegazkineko komandanteari zerbait euskaraz esaten.

Edonon entzun daitezkeen “kaixo”, “ongi etorri”, edo hegazkinetan esaten diren agurtzeko esamoldeak ere ez. Bigarren ondorioa, Euskal Herrian bertan, bertako pilotuak izatea zein garrantzitsua den ahazten ari zaigu. Hau beste edozein lanbide bezalakoa da; beraz, unibertsitatean ikasketa aukera zabala edukitzeari ematen zaion garrantzi bera eman beharko litzaioke.



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****