euskaraz.net
Internet

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 68 2004/05 »  Internet



Internet helbideak

**

Interneten badira hamaika aukera. Sare zabal horretan euskarak ez du izugarrizko lekua, baina aldi berean euskarazko webgune interesgarri ugari dago. Hemen dituzue zenbait helbide.

www.megadenda.com

Euskal Herriko hainbat denden elkarketa da megadenda. Honen web orrian informazio asko aurki dezakezu, esate baterako, gomendatutako hainbat liburu eta disko; webgune honetan, liburuak ere eros ditzakezu, baita zure eskaria egin ere. Aurki itzazu momentuko nobedadeak.


www.euskalmusika.com

Webgune hau 1998 urteaz geroztik dago sarean, eta bertan Euskal Herriko musikari buruzko hainbat informazio aurkituko duzu. Taldeen edota bakarlarien informazioa edo loturak daude. Egingo diren kontzertuen berri ere bertan aurkituko duzu.


es.geocities.com/emitologia

Tartalo, Mari, lamiak, sorginak, Olentzero… Euskal herriko mitologiako hainbat pertsonaia dira. Hauetaz edota beste batzuetaz informazioa jakin nahi baduzu, hau da behar duzun web orria. Bertan, pertsonaia hauen ezaugarriak edota bizimoduari buruzko informazioa duzu.


www.ipurbeltz.com

Hemen duzue Ipurbeltz aldizkariaren web orria, bertan, komikiez gain, lehiaketak ere badaude, irabaz itzazu sariak zure trebetasuna erakutsiz. Denborapasak ere badaude, zure trebezia neurtuz ongi pasatzeko. Baina ez hori bakarrik, postalak, albisteak, opariak, eta abar ere aurkituko dituzu.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****