Aurten emakume asko jipoitu dituzte; iaz baino askoz gehiago eta, gainera, hauetako asko hil egin dira. Horrelakoak jasateaz gain, emakumeak ez dira salatzera ausartzen.
Gaur egun, ezin da onartu gertatzen ari dena. Nire amonaren belaunaldian uler zitekeen, emakumeak gizonen menpe baitzeuden, ez baitziren independenteak, ez ekonomikoki, ez psikologikoki. Garai hartan ulergarriagoa zen emakumeek etxetik joateko indarrik ez izatea. Baina, gaur egun pentsaera aldatu egin da.
Beste aldetik, oso desberdina da kanpotik ikustea. Egoera horretatik pasatu ez garenok, pentsa dezakegu erreza dela gizona uztea, baina, ez da horrela. Familia askok seme-alabak dituzte eta emakumea ez da autonomoa. Egoera honetan bazaude, zer egingo zenuke seme-alabekin eta nora joango zinateke?
Oso zaila iruditzen zait erantzuna.
|
Eman dezagun, erantzuna aurkitu duzula eta, adibidez, zure familiako baten etxera zoazela. Orduan, zure senarra geroz eta haserretuago dago eta zure atzetik ibiltzen da egunero. Hori ere ez da bizitza!
Gero eta informazio gehiago dago eta babes bila joateko leku asko daude. Baina hau teoria hutsa da, oraindik badaude kalera atera ezin diren emakumeak, ezkutatuta daudenak eta are okerrago, jipoiak jasaten dituztenak.
Bestalde, hau guztia jakinda, animalia hauek, kalean daude eta gainera, ez dira damutzen, alderantziz, emakume hauei beldurra eragiten jarraitzen dute.
Emakumeak bere gorputzarekin nahi duena egiten badu (saltzen badu) gaizki dago eta ez da legezkoa; baina gizon batek emakumearen gorputzarekin nahi duena egin dezake. Erabil dezake boxeo zaku baten antzera hil arte, baina ez da kartzelara joango. Beti bezala, legeak oso ondo eginak dira, gizonek egin dituztelako?
|