|
**
|
Sagueseko aparkaleku berria
Sagueseko aparkalekua Zurriola hondartzaren ertzean dago. Obrak hasi aurretik Mariaren Bihotza ikastolaren saskibaloi kanastak zeuden.
2003ko irailean Udalak Sagueseko aparkalekuko tokiak emateko modua esleitzeko arauak onartu zituen.
Aparkalekuak lau solairu ditu. Lehen solairuko toki arrunt batek 16.950 euro balio du. Bigarrenekoek, 15.165 euro balio dute. Hirugarrenekoek, 13.520 euro balio dute eta laugarrenekoek, 11.700 euro.
Eskaria eskaintza baino handiagoa izanez gero, jendaurrean zozketa eginda emango dira garajeak. Eskaria eskaintza baino txikiagoa izanez gero, jendaurrean garajea aukeratzeko zozketa egingo da.
Zozketa egin eta gero, beste pertsona elbarri batzuk ere itxaron zerrendan sartzen badira, eta ordurako elbarrientzako garajeak elbarri ez diren beste batzuei emanda badaude, elbarriak itxaron zerrenda buruan jarriko dira.
Pertsona batzuek, auzotarrek, txartel bat edukiko dute aparkalekuan sartzeko eta beste batzuk, aldiz, tiket-en bidez sartuko dira.
|
San Frantzisko oinezkoen
kale bihurtuko dute
Hil honen bukaeran hasiko dira obrak
Ernesto Gasco zinegotzi sozialistak Grosen hainbat lan egingo dutela adierazi du: espaloiak zabaldu, zuhaitz gehiago jarri eta kotxez beterik dauden kaleak aldatu.
Berminghan, Ramon Maria Lili, Usandizaga, Peña Goñi, Zabaleta eta Agirre Miramon kaleak, bestalde, oinezkoen kale bihurtuko dira. Urumea eta Frantzia pasealekuko obrei esker, Ramón María Lili bi kale horiekin elkar daiteke. Oinezkoentzako kale hauek egiteko proiektuaren harira, Gros auzoan, 800 auto aparkaleku sortu dira; Zuhaiztin eta Saguesen, hain zuzen.
Horregatik, kale batzuetan trafikoa gutxitu egingo dute eta oinezkoen kaleak zabalagoak egingo dituzte jendea seguruago ibil dadin. Udal arduradunek lanak negua baino lehen bukatzea espero dute. Obrak dauden bitartean, beste aparkaleku bat irekiko da Manteon.
Miren Santamaria, Josemi Ubillos eta Oihane Etxarri
|
“Auzoan ez dago eskubaloi zaletasunik”
|
Eskubaloia izan da betidanik Bizente Gonzalez Mugaren zaletasun nagusia. Auzotar hau aspalditik ari da eskubaloian entrenatzaile; hasieran, Zarauzko nesken taldean, eta gaur egun Euskadiko jubenil mailako selekzioan. Horrez gain, kazetari lanak ere egin izan ditu. Eskubaloi munduari lotuta beti. Hamabi urte zituela hasi zen Bizente Gonzalez Muga Mundaiz ikastetxean eskubaloian jokatzen, baina 17 urterekin konturatu egin zen jokalari gisa ez zuela etorkizun handirik, eta entrenatzaile hasi zen. Eskubaloi partidatxoak jokatzen zituen,
|
baina entrenatzaile lanari lehentasuna emanez.
Vicente Gonzalezen ustez, “Grosen ez dago eskubaloi zaletasunik. Ez dago talderik eta ikastetxean ere ez da mugimendu handirik ikusten. Egia auzoan, ordea, bada mugimendu handiagoa, ikastoletan monitoreak sartu direlako eta gazte trebeak Egia K.E.ra pasatzen direlako. Hala ere, eskola mailan gutxi jarduten da. Euskal Herrian eskubaloiaren alde ez da lan asko egiten. Baina, aipagarria da oso jokalari onak ere badirela”.
|
|
|
|